Los carnavales del barrio se celebrarán el 11 de febrero

Lantzeko inauteriak irudikatuko dituzte Arrosadia eta Azpilagañan; goizean tikiek eta arratsaldean denek batera. Aurretik inauteri horiei buruzko erakusketa eta mozorro eta dantza tailerra izanen dira || Una recreación de los carnavales de Lantz lucirá las calles de Arrosadia y Azpilagaña, con una calejira txiki por la mañana y una gran kalejira por la tarde. Los días previos habrá una exposición itinerante y taller de disfraces y dantza

2017-01-26 13:07

Kasu! Miel Otxin gaizkilea itzulika ibiliko da otsailaren 11n Arrosadia eta Azpilagañan. Egun horretan ospatuko dira auzoko inauteriak, eta aurten, Lantzeko inauterien gaia aukeratu dute antolatzaileek. Goiz eta arratsaldez aterako dira karrikara Ziripot, txatxuak, zaldiko, arotzak eta Miel Otxin. Goizean haurren kalejira izanen da, eta arratsaldean kalejira nagusia. Lantzen egiten ez den arren, Miel Otxin epaituko dute bazkal ondotik, eta auzoetatik itzulia eginda, sutan erreko dute, eta haren inguruan zortzikoa dantzatu. Oberena dantza taldeak antolakuntzan parte hartu du, Arrosadiko eta Azpilagañako Kultura Koordinadorarekin batera.

Baina aurretik ere izanen da zer eginik. Atzotik Lantzeko inauteriei buruzko erakusketak ikusgai daude Arrosadiko haur eskolan eta Azpilagañako Heminway tabernan. Bertan, Lantzeko inauteriei eta pertsonaiei buruzko informazioa biltzen da. Erakusketa ibiltaria izanen da, eta larunbatera arte egonen da toki horietan. Astelehenetik aurrera Hegoalde ikastolan eta Azpilagañako auzo elkartean paratuko dute, eta inauterien aurreko astean Arrosadiko liburutegian eta Kunap zentroan egonen da ikusgai.

Horrekin batera, mozorro eta dantza tailerra ere antolatu dira inauterien aitzinetik. Otsailaren 1ean mozorroak prestatzeko aukera izanen dute auzokideek Ilargi Enea auzo etxean eta Azpilagañako auzo elkartean. Arropa zaharrak eramateko deialdia luzatu dute tailerraren antolatzaileek. Bestalde, Lantzeko zortzikoa ikasteko dantza tailerra ere izanen da otsailaren 7 eta 8an. Lehenbizikoa Azpilagañako auzo elkartean izanen da, eta bigarrena Ilargi Enea auzo etxean.

Egitaraua:

Erakusketak:

Urtarrilaren 25etik 28ra: Arrosadiko haur eskolan eta Heminway ostatuan

Urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra: Hegoalde ikastolan eta Azpilagañako auzo elkartean

Otsailaren 6tik 10era: Arrosadiko liburutegian eta Kunap zentroan

Tailerrak:

Otsailaren 1ean 17:30ean mozorro tailerra Ilargi Enea auzo etxean

Otsailaren 1ean 18:30ean mozorro tailerra Azpilagañako auzo elkartean

Otsailaren 7an 18:30ean dantza tailerra Azpilagañako auzo elkartean

Otsailaren 8an 17:30ean haurrendako dantza tailerra Ilargi Enea auzo etxean

Otsailaren 8an 18:30ean helduendako dantza tailerra Ilargi Enea auzo etxean

Inauteriak (O11)

12:00etan tikien kalejira Manuel Turrillas plazatik abiatuta

14:30ean herri bazkaria Zabaldi elkartean

18:00etan Kalejira Atalaya ostatutik hasita

21:00etan merendua eta musika Sanfermin peñan

DSC04043

Oberena dantza taldeak Lantzeko inauteriak karrikaratu zituen 2008an

¡Cuidado! El bandido Miel Otxin andará por Arrosadia y Azpilagaña el 11 de febrero. Y es que será ése el día en que se celebren los carnavales del barrio, este año con el carnaval de Lantz como tema principal. Ziripot, txatxos, zaldiko, herreros y Miel Otxin saldrán a la calle tanto por la mañana como por la tarde. Por la mañana será la kalejira txiki y por la tarde la kalejira principal. En Lantz no se representa el juicio, pero en el barrio se juzgará a Miel Otxin después de la comida popular, se paseará al bandido por las calles y finalmente se quemará y se bailará el zortziko al rededor de la hoguera. Oberena dantza taldea ha participado en la organización de los carnavales junto a las Coordinadoras Culturales de Arrosadia y Azpilagaña.

Pero antes de los carnavales también habrá actividades. Desde ayer se puede ver la exposición sobre los carnavales y personajes de Lantz en la escuela infantil de Arrosadia y el bar Heminway. Será itinerante, por lo que el domingo será el último día para verla en estos lugares. A partir del lunes las exposiciones estarán en la ikastola Hegoalde y en la Asociación Vecinal de Azpilagaña, y la semana anterior al carnaval se podrá visitar en la biblioteca de Arrosadia y el centro Kunap.

También habrá talleres previos al carnaval. El 1 de febrero las y los vecinos podrán crear sus trajes en el taller de disfraces de la Casa del Barrio Ilargi Enea y la Asociación Vecinal de Azpilagaña. Los y las participantes deberán llevar ropas viejas al taller. Por otro lado, quien quiera aprender a bailar el zortziko de Lantz podrá hacerlo los días 7 y 8 de febrero. El primero será en la Asociación Vecinal de Azpilagaña y el segundo en la Casa del Barrio Ilargi Enea.

Programa:

Exposiciones:

Del 25 al 28 de enero: Escuela infaltil de Arrosadia y bar Heminway

Del 30 de enero al 3 de febrero: Hegoalde ikastola y Asociación Vecinal de Azpilagaña

Del 6 al 10 de febrero: Biblioteca de Arrosadia y centro Kunap

Talleres:

1 de febrero a las 17:30 taller de disfraces en la Casa del Barrio Ilargi Enea

1 de febrero a las 18:30 taller de disfraces en la Asociación Vecinal de Azpilagaña

7 de febrero a las 18:30 taller de dantza en la Asociación Vecinal de Azpilagaña

8 de febrero a las 17:30 taller de dantza infantil en la Casa del Barrio Ilargi Enea

8 de febrero a las 18:30 taller de dantza para adultxs en la Casa del Barrio Ilargi Enea

Carnavales (11F)

12:00 kalejira txiki desde Manuel Turrillas

14:30 comida popular en Zabaldi

18:00 kalejira principal desde el bar Atalaya

21:00 lunch y música en la peña Sanfermín