Que comience la fiesta, que se expanda la danza

Oberena dantza taldea uztailaren 6an eta 10ean dantzatuko du sanferminetan. Txistu eskolakoek uztailaren 11n joko dute || Oberena dantza taldea bailará los días 6 y 10 de julio en sanfermines. La escuela de txistu tocará el día 11

2017-07-05 11:04

Ordu gutxi batzuk baizik ez dira falta txupinazoa lehertu eta Iruñeko bestak has daitezen. Zuri eta gorriz janzteko egunetan, espartinak eta txapela hartuko dituzte Oberenako dantzariek. Hala izanen da uztailaren 6an eta 10ean, behinik behin. Urtero bezala, Iruñerriko dantza taldeen emanaldian parte hartuko du Oberenak, txupinazoaren ondotik. Ttikien taldea, berriz, 10ean aterako da karrikara, haurren egunarekin batera, eta hurrengo egunean txistu eskolakoen txanda izanen da.

Bihar Foruen plaza dantzariek hartuko dute, beste behin ere. 13:30ean emanaldia eskeiniko dute Iruñerriko talde guziek elkarrekin. Durangaldeko dantzari-dantza eta Monteagudoko makil dantzak plazaratuko dituzte dantzariek. Emanaldia bukatzeko jauzi bat eta larrain dantza joko dituzte, edozeinek parte hartu dezan. Aurten Harizti taldea izanen da buruan, eta hari dagokio, beraz, ikurrina eramatea. Oberenako txistulariek ere parte hartuko dute emanaldian.

Haurren eguna astelehenarekin tokatuko da, eta Iruñeko hainbat taldek parte hartuko dute. 12:30ean emanaldia eskainiko dute Gazteluko palzan. Egun horretan fanfarreko kideen eta begiraleen bazkaria izanen da ere, eta bazkalondoa nahiko luzatu ondotik, pilota partida ikustera joanen dira. Hurrengo egunean, uztailaren 11n, Oberenako txistu eskolako kideak karrikara aterako dira. Kalejira Oberena peñan hasiko da 18:00etan.

Sanferminem aurrekoa

Joan den ostiralean Gutxiago falta da jaialdian parte hartu zuen Oberena dantza taldeak. Sanferminen aurreko jaialdia izanik, Lesakako ezpata dantza plazaratu zuen, San Fermin egunez Bortziritako herri hartan egiten duten dantza, alegia. Horretaz gainera, matelota ere taularatu zuen. Gainera, Enrique Zelaiaren kontzertuan kolaborazioa egin zuten Oberenako dantzariek –beteranoak ere tarteko–, aurreskua eta Amaia ezpata dantza harekin batera dantzatuz. Navarra Televisiónek bart eman zuen ikusgarria, eta bihar 08:00etan berriz ere emitituko dute. Interneten ikusgai da. Oberenako dantzariak 13:43 eta 39:30 minutuetan ageri dira.

Solo quedan unas pocas horas para que estalle el chupinazo y arranque la fiesta en Pamplona. Junto a la ropa blanca y roja, los y las dantzaris de Oberena ya tienen preparados los complementos que necesitarán para salir a bailar un año más en sanfermines. Ofrecerán dos actuaciones: una el 6 y la otra el 10. Como todos los años, Oberena dantza taldea participará en el acto folclórico de la plaza de los Fueros tras el chupinazo. El día 10 será el turno de los txikis, ya que es el Día del Niño de las fiestas. Al día siguiente tocarán los miembros de la escuela de txistu de Oberena.

Mañana los grupos de Iruñerria se juntarán a las 13:30 en la plaza de los Fueros para ofrecer una actuación conjunta. Se bailará dantzari-dantza de Durangaldea y el paloteado de Monteagudo, y el acto terminará con un jauzi y el baile de La Era en los que podrá participar quien quiera. Este año Harizti será el grupo que encabezará la actuación y quien se encargará de ondear la ikurrina. Los txistularis de Oberena también participarán en este acto.

El Día del Niño será el lunes y en esta actuación también participarán diferentes grupos de Pamplona. Todos ellos actuarán a las 12:30 en la plaza del Castillo. Como ya se ha hecho tradición, la fanfarre y los y las monitoras de Oberena aprovecharán este día para hacer una comida y, tras alargar la sobremesa, acudirán a Labrit para ver el partido de pelota. El día siguiente, el 11 de julio, será el turno de los alumnos y alumnas de la escuela de txistu de Oberena. Saldrán en kalejira a las 18:00 de la peña Oberena.

Pre San Fermín

El viernes pasado Oberena dantza taldea participó en el festival Ya falta menos en la plaza del Ayuntamiento. Siendo un festival presanferminero, ofrecieron la ezpata dantza de Lesaka, que se baila por día de San Fermín en dicha localidad. También se subieron a escena para bailar matelota. Además, Oberena colaboró con Enrique Zelaia y dantzaris –entre ellos también veteranos– del grupo bailaron el aurresku y la ezpata dantza de Amaia. Navarra Televisión emitió ayer por la noche la actuación y lo volverá a hacer mañana a las 08:00. También se puede ver en Internet. Oberena aparece en los minutos 13:43 y 39:30.