Oberena bailará en Garazi y Baigorri en el Día del Dantzari de Navarra

Larunbatean ospatuko da Nafarroa Behereko eta Garaiko dantzariak bilduko dituen besta. Herrietan emanaldiak eskaini ondoren, Donibane Garazin bilduko dira talde guziak || El sábado se celebrará la fiesta que reunirá a dantzaris de la Alta y Baja Navarra. Habrá actuaciones en pueblos colindantes y después un acto central en Donibane Garazi

2017-05-03 11:38

Seigarren merindadeak hartuko du aurten Nafarroako Dantzari Eguna. Lehenbiziko aldia izanen da Baxenafarroan ospatzen dela. Baigorriko Arrola eta Garaziko Garaztarrak taldeek antolatu dute Iparraldeko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrekin batera, eta Nafarroa Garai eta Behereko taldeak bilduko ditu; tartean, Oberena dantza taldea. Oberena Gaztea taldeak ere parte hartuko du. 15:30ean talde bakoitza inguruko herri batera joanen da emanaldia eskaintzera. Oberenak Baigorrin dantzatuko du ordu erdi, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Zuberoa eta Nafarroako dantzak eskainiko ditu.

Ondoren, talde guziak Donibane Garazin elkartuko dira. 17:30ean kalejira abiatuko da Jai Alai kiroldegitik, eta Garaziko karriketan barna ordu bateko itzulia egin ondotik abiapuntura itzuliko dira ekitaldi nagusia eskaintzeko. Han, errepertorio bera dantzatuko dute talde guziek elkarrekin: eskualdunak, sorginak, lehenbiziko eta bigarren kontradantzak eta dantza luze. 19:00etan Arberoa txarangak girotuko du besta, gero afaltzeko tenorea izanen da, eta gauez dantzaldia Holako Deluxe taldearekin.

14359094980_98bb505a5c_z

Oberenako dantzariak, Irurtzungo Nafarroako Dantzari Egunean

Este años será en la sexta merindad. Por primera vez el Día del Dantzari de Navarra se organizará en Baja Navarra. Los grupos Arrola y Garaztarrak de Baigorri y Donibane Garazi serán los anfitriones de esta fiesta que han organizado junto a las delegaciones de Iparralde y Navarra de Euskal Dantzarien Biltzarra. La fiesta reunirá dantzaris de la Alta y la Baja Navarra, entre ellos, Oberena dantza taldea. También participará el grupo Oberena Gaztea. A las 15:30 cada grupo acudirá a un pueblo para ofrecer una actuación. Oberena dantza taldea bailará en Baigorri y ofrecerá danzas de Gipuzkoa, Bizkaia, Zuberoa y Navarra.

Tras las actuaciones, todos los grupos se juntarán en Donibane Garazi. A las 17:30 saldrá una kalejira desde el polideportivo Jai Alai y tras una hora por las calles de Garazi, volverán al punto de inicio para ofrecer el acto central. En él, todos los grupos bailarán el mismo repertorio: eskualdunak, sorginak, lehenbiziko eta bigarren kontradantzak y dantza luze. Finalizado el acto, la txaranga Arberoa se encargará de ambientar la fiesta a partir de las 19:00 y después de cenar habrá baile con el grupo Holako Deluxe.