Oberena estrenará la ezpata dantza de Azpilagaña el domingo

Lehenbiziko aldiz ere Olentzeroren kalejira propioa eginen dute taldeko gazteek. Ondoren, Azpilagañako Olentzeroren kalejiran parte hartuko dute || También por primera vez jóvenes de Oberena dantza taldea harán su kalejira propia de Olentzero. Después, participarán en la kalejira de Azpilagaña

2018-12-18 12:36

Eguberriak bertan dira, eta aurten zakua bete opari heldu da Olentzero. Auzoan abenduaren 23an ospatzen dira Eguberriak, eta halaxe eginen du Oberena dantza taldeak ere. Azpilagañako ezpata dantza plazaratuko du estreinakoz, eta kalejira bat eginen dute Oberena Gaztea taldeak sortutako Olentzero bizkarrean eramanda. Urtero bezala, Azpilagañak antolatzen duen Olentzeroren segizioan parte hartuko dute taldeko nagusi zein ttikiek.

Hauxe izanen da eguneko egitaraua: 16:15ean abiatuko da kalejira Oberena elkartetik, Olentzeroren panpinarekin. Lehenbizi Alfredo Floristan plazan geldituko dira, eta Arrosadiko Kultur Koordinadorari kantua eta dantza eginen diete merenduaren truke. Modu berean arituko dira gainerako geldialdietan: 16:55ean Albeniz tabernan, 17:20ean Azpilagañako Erretiratuen Elkartean eta 17:50ean Luis Morondo kaleko etxabe batean. Azken horretan Azpilagañako auzokideek eta kultur koordinadorak eskainiko dute merendua.

18:15ean izanen da ezpata-dantza eta 18:30ean hasiko da kalejira Azpilagañako Olentzeroren segizioarekin. 18:10ean abiatuko dira ezpata dantzariak, karrika dantzarekin, bidean zubiak eta makil gurutzeak eginez. Hala ibiliko dira A.S tabernaren pareko plazara ailegatu arte, Migel Astrain karrikako atzekaldean. Bertan eginen dute ezpata dantza, eta horren ondotik ailegatuko dira Olentzero eta Mari Domingi, auzoko joaldunekin batera.

Azken urteetako hausnarketa prozesu baten emaitza izan dira Olentzeroren kalejira eta ezpata dantza. Urte anitz darama Oberenak Azpilagañako segizioan parte hartzen, baina dantzariek Eguberrietako bestan aktiboago parte hartzeko beharra ikusi zuen taldeak. Proiektu berriak auzoaren eta taldearen arteko harremana sendotzeko balioko duela uste dute, eta, era berean, gazteek Eguberrietako bestan izan duten protagonismoa berreskuratzeko aukera izanen dute.

Ezpata dantza

Azpilagaña auzoak oraino ez du dantza propiorik, eta horregatik erabaki zuen taldeak dantza hau sortzea. Mahai gainean beste proiektu bat badago, nornahik parte hartzeko dantza sozial bat sortzeko, baina oraingoz ez da erabat garatu. Hori kontuan izanda, abenduaren 23an plazaratuko den dantza bat sortu du Oberenak, urterik urte errepikatuko dena. Auzotik eta auzoarendako, hori da helburua, eta beraz, dantza hau Azpilagañako auzokideena izanen da. Oberenako dantzariak arduratuko dira urterik urte dantza plazaratzeaz.

Bortzirietako dantzetan oinarriturik sortu da dantza. Hiru puska ditu: karrika dantza, zortzikoa eta ezpata dantza. Aurten bederatzi dantzariz osaturiko taldeak plazaratuko du, baina heldu diren urteetan gehiago izanen dira, seguruenik. Musikari dagokionez, pieza nagusia eguberri kanta bat izanen da: Arkume ta gaztakin. Beste bi doinuak Aitor Urkiza txistulariak sortu ditu.

Jantziei dagokionean, ez da genero bereizketarik eginen, taldeak 2015ean hartutako erabakiari jarraikiz. Modu horretan, jantzi androginoa egitea erabaki du taldeak, edozeinek janzteko modukoa. Hau izanen da: txapela beltza, atorra zuria, koloretako zapiak, brotxea, koloretako gerrikoak, gona grisa, britxe zuria, artilezko galtzerdi luzeak eta abarkak. Oinetako eta buruko jantziak Eguberrietan erabili ohi direnak dira.

Iruñeko Olentzero

Abenduaren 24an ere Olentzerorekin jarraituko du Oberena dantza taldeak. Izan ere, Iruñeko Olentzeron parte hartuko du, hiriburuko beste talde batzuekin batera. 18:00etan abiatuko da kalejira Arteen eta Lanbideen Eskolatik, eta Zabalgunean eta Alde Zaharrean barna ibiliko da.

Oberena dantza taldearen Olentzeroren afixa

Oberena dantza taldearen Olentzeroren afixa

Llegan las Navidades y este año Olentzero trae el saco lleno. En el barrio se celebrarán las Navidades el 23 de diciembre y así lo hará también Oberena dantza taldea. El grupo estrenará la ezpata dantza de Azpilagaña y también se hará una kalejira con el muñeco que ha preparado Oberena Gaztea. Como todos los años, txikis y mayores de Oberena bailarán en la comitiva de Olentzero de Azpilagaña.

Éste es el programa de este año: a las 16:15 saldrá la kalejira desde Oberena con el muñeco de Olentzero a hombros. La primera parada será en la plaza Alfredo Floristán, donde a cambio de unas coplas y unos bailes, la Coordinadora Cultural de Arrosadia ofrecerá merienda a los y las dantzaris. El esquema se repetirá en las siguientes paradas: a las 16:55 en el bar Albeniz, a las 17:20 en la Asociación de Jubilados de Azpilagaña y a las 17:50 en una bajera de la calle Luis Morondo. En esa última parada el picoteo correrá a cargo de vecinos y vecinas y la Coordinadora Cultural de Azpilagaña.

La ezpata-dantza será a las 18:15 y a las 18:30 arrancará la comitiva de Olentzero por las calles de Azpilagaña. A las 18:10 saldrán los ezpata dantzaris en karrika dantza, haciendo cruces de palos y puentes por el camino. Así acudirán hasta la plaza que está frente al café A.S, en la trasera de la calle Miguel Astráin. Allí se ofrecerá la ezpata dantza antes de que lleguen Olentzero y Mari Domingi junto a los joaldunak del barrio.

El proyecto (la kalejira con Olentzero y la ezpata dantza) nace tras un proceso de reflexión en torno a la participación de los y las dantzaris en las festividades de Navidades. Oberena ha participado durante muchos años en la kalejira de Olentzero de Azpilagaña, pero el grupo quería que fueran más participes de estas fiestas. El proyecto contribuirá a fortalecer los lazos entre el barrio y el grupo y, también, para recuperar el papel de la juventud en estas fiestas, ya que estos actos cada vez se centran más en los y las niñas.

Ezpata dantza

El barrio de Azpilagaña todavía no dispone de una danza propia y por ello decidió Oberena crear esta dantza. Hay otro proyecto encima de la mesa para crear una dantza social en la que se buscará la participación de todo el barrio, pero todavía está por desarrollar. Teniendo en cuenta el contexto, la dantza se ejecutará el día 23 de diciembre año tras año. Será una danza del y para el barrio, ese es el objetivo, por tanto, esta dantza pertenecerá a todas las vecinas y vecinos de Azpilagaña. Dantzaris de Oberena serán las encargadas de llevar a cabo este ritual.

La dantza está inspirada en los bailes que de Bortziriak. Tiene tres partes: karrika dantza, zortzikoa y ezpata dantza. Este año la ejecutarán nueve dantzaris, pero en los próximos años serán más, seguramente. En cuanto a la música, la melodia principal es un villancico popular: Arkume ta gaztakin. Las otras dos obras las ha compuesto el txistulari Aitor Urkiza.

En cuanto a la vestimenta, será igual para todas las personas que bailen, no habrá distinción de genero, ya que así lo decidió el grupo en el proceso de reflexión de 2015. Será un traje andrógino, que no se podrá asociar a un género. El traje es el siguiente: txapela negra, camisa blanca, pañuelos de colores, broche, fajas de colores, falda gris, briche blanco, medias de lana y abarcas. Los complementos de la cabeza y los pies son los que se utilizan habitualmente en Navidades.

Iruñeko Olentzero

El 24 de diciembre los y las dantzaris de Oberena seguirán con Olentzero, ya que se celebra el desfile qque recorre las calles del Ensanche y del Casco Viejo. Oberena dantza taldea participará en el Olentzero de Iruñea junto a otros grupos de la ciudad. La kalejira comenzará a las 18:00 en la Escuela de Artes y Oficios.