Abendaren 3a bertan

Ikasturtea hasi zen irailean eta berarekin batera dantzariok denboraldi berriari ekin genion. Arrosadiako Euskaraz Bai egunean dantzan ibili ginen abestera irten ziren Iruña Kantuzeko kideak lagun genituela. Hala ere, ezin uka dezakegu aurreko igandean eskeinitako emanaldia izan dela taldearen pizgarri. Izan ere, Naxeran antolatutakoaren antzeko emanaldia ikusteko parada izan baitzuten Barakaldoko kultur etxera bertaratutakoek. Irailetik prestatzen ibili ginen emanaldia eta abenduaren amaieran berriz taularatu nahiko genuke Iruñerrian. Hala ere, oraindik zehazteke dago noiz eta non izanen den; informazio hau blogean aurkituko duzue laster. Hasi da beraz gure denboraldi berria eta, urtero legez, abenduaren 3a bertan dugu. Egun honetan ospatzen da Oberenako dantzariaren eguna eta beste behin ere gure taldeko dantzari zein dantzari ohiek parte hartuko dute. Aurtengoan Oberena Dantza Taldetik igaro diren txistulariak omenduak izanen dira, haien lana hagitz garrantzitsua izan baita gure taldeak bizi izan dituen 67 urte hauetan. Honetaz gain, Euskal Herriko kulturan gizon garrantzitsua izan den Mikel Laboa zendu berriari ere omenalditxo ttiki bat egin nahiko genioke, beraz, txoriak-txori bere kanta ezagunarekin hasiko dugu besta egun honetako dantza saioa. Izan ere, bere musika beti egon da presente taldean, bai dantzarion ahoan, bai eta plazaratu ditugun emanaldi batzuetan ere. Honela ba, gure agurrik beroena eman nahi diogu Euskal Herriko musika eta kulturaren ikur honi.

Comenzó el curso en septiembre y con él la nueva temporada para los dantzaris. Tras actuar en el Euskaraz Bai Eguna de Arrosadia junto a Iruña Kantuz y el último montaje que ofrecimos en Barakaldo el pasado domingo- sin duda la actuación más motivadora en lo que vamos de curso- llega el tan ansiado por los dantzaris de Oberena 3 de diciembre. Como todos los años, en esta fecha celebraremos el día del dantzari del grupo en el que participarán dantzaris y exdantzaris del mismo. Este año homenajearemos a los txistularis que han recorrido estos 67 años junto a nosotros puesto que han sido una parte muy importante a la hora de exponer la cultura de nuestro pueblo. Para finalizar informaros que la actuación que presentamos en Barakaldo la volveremos a ofrecer en Iruñea. Todavía no está fijada la fecha y lugar definitivos, pero en breves os los daremos a conocer mediante este blog. Y como amantes de nuestra cultura, no podemos olvidar a un gran hombre que ha sido importantísimo en ella. Sin duda hablamos del recién fallecido Mikel Laboa. Sus canciones siempre han estado presentes en el grupo, bien en los cantos de sobremesa, bien en algunas actuaciones. Así pues, comenzaremos la actuación con una pieza del cantante euskaldun. Desde el grupo nos despedimos de esta bellísima persona. Para finalizar informaros que la actuación que presentamos en Barakaldo la volveremos a ofrecer en Iruñea. Todavía no está fijada la fecha y lugar definitivos, pero en breves os los daremos a conocer mediante este blog.