Oberenako txistu eskolak 50 urte bete ditu

Juan Manuel Ekaik gidatu zuen gaurko egunez sortutako eskola. Azken urteotan Aitor Urkiza eta Ricardo Madinabeitia arduratu dira txistua irakasteaz || Dirigida por Juan Manuel Ecay, se creó un día como hoy. En los últimos años Aitor Urkiza y Ricardo Madinabeitia se han encargado de enseñar a tocar el txistu

2020-01-24 15:15

Gaurko egunez duela 50 urte sortu zen Oberenako txistu eskola. Musika tresna hori Iruñean sustatzeko asmoz, Juan Manuel Ekaik hartu zuen eskola sortzeko ardura, eta iruindar anitzek han ikasi zuten txistua jotzen.

1970eko abuztuan bi laguni txistua jotzen irakasteko eskatu zioten Ekairi. Albistea agudo zabaldu zen lau haizetara, eta, egun gutxiren buruan, ehun lagunek baino gehiagok izena eman nahi zuten ikastaroan. “Pezeta bat ere kobratu gabe, baina behar izatekotan dantza taldearekin jotzeko konpromisoarekin”, halaxe, eta pazientzia handiz irakatsi zien Ekaik Labritetik igaro ziren gazteei, Pepe Elizalderen eta Arana anaien laguntzarekin.

Oberenako txistu eskola martxan egon zen 1978ra arte, eta gaur egun gure hiriko plaza eta kaleak alaitzen dituzten txistularietako anitzek han eman zituzten lehenbiziko urratsak. Duela hamar urte berriz paratu zen martxan txistu eskola. Orduan Aitor Urkizak hartu zuen irakasteko ardura, eta azken urteetan Ricardo Madinabeitia ari da zuzendari lanetan. Aurten zortzi lagun ari dira Oberenan txistua ikasten.

Tal día como hoy se creó la escuela de txistu de Oberena hace 50 años. Con el objetivo de fomentar este instrumento en Pamplona, Juan Manuel Ekay se encargó de crear la escuela, donde muchos y muchas pamplonesas aprendieron a tocar el txistu.

En agosto de 1970 se solicitó a Ekay que enseñara a dos personas a tocar el txistu. La noticia se extendió rápidamente, y, en pocos días, más de cien personas querían apuntarse a las clases. “Sin cobrar ni una peseta, pero con el compromiso de tocar con el grupo de danza si fuera necesario”, de esa manera y con paciencia, Ekay enseñó a los jóvenes que pasaron por Labrit, con la ayuda de Pepe Elizalde y los hermanos Arana.

La escuela de txistu de Oberena estuvo en funcionamiento hasta 1978, y allí dieron sus primeros pasos muchos de los txistularis que actualmente alegran las plazas y calles de nuestra ciudad. Hace diez años se puso de nuevo en marcha la escuela de txistu de la mano de Aitor Urkiza. Los últimos años Ricardo Madinabeitia es el encargado de las clases de txistu en las que este año participan ocho personas.