Sobre Juan Manuel Ecay, en la revista ‘Txistulari’

Oberenako txistulari historikoari buruz idatzi du Ricardo Madinabeitiak 257. alean || Ricardo Madinabeitia ha escrito sobre el txistulari histórico de Oberena en el número 257 de la revista

2019-10-16 12:10

Oberena dantza taldeko txistulari historikoa da Juan Manuel Ekai Bueno. 1954. urte inguruan hasi zen taldean jotzen, eta, oraindik ere, tarteka, tokatu izan zaio txistua hartu eta taldearekin jotzea. Hari buruzko erreportajea dakar Txistulari aldizkariaren 257. aleak. Ricardo Madinabeitia Oberenako egungo txistulari eta Ekairen ikasleak idatzia da.

Erreportajean, Ekairen bizitzari errepasoa ematen dio Madinabeitia: hastapenetatik, Oberenan sartu arte, eta ondotik ere etorritako pasadizoak. Nola ez, Ekaik sortutako Oberenako Txistu Eskolari buruz ere mintzo da aldizkaria, orain dela bederatzi urte Aitor Urkizak berriz ere martxan jarri zuena.

Ondorio argia ateratzen du Madinabeitiak artikuluan: «Juan Manuel Ekai txistulariaren adibide bizia da, lanbidearen maisua, eskuzabala eta herri musikari lanari emana; lagun ona da, lagunik onena, hezi gintuen txistularietako askok izugarri eskertzen diogu, eta dantzari anitzek ere hala egin beharko lukete».

🗞 Txistulari 257

Txistulari aldizkariaren 257. alearen azala

Juan Manuel Ecay Bueno es txistulari histórico de Oberena dantza taldea. Comenzó en el grupo sobre el año 1954 y, todavía hoy, le ha tocado alguna vez coger el txistu y tocar con el grupo. La número 257 de la revista Txistulari ha publicado un reportaje sobre él. Lo firma Ricardo Madinabeitia, txistulari de Oberena y alumno de Ecay.

El reportaje repasa la vida de Ecay: desde su niñez hasta que entró en Oberena y también anécdotas que vinieron después. Como no podía ser de otra manera, habla sobre la escuela de txistu que creó el mismo Ecay y que se recuperó hace nueve años de la mano de Aitor Urquiza.

Madinabeitia saca una clara conclusión al final del reportaje: «Es Juan Manuel Ecay un ejemplo en activo de txistulari, maestro del oficio, generoso y entregado en su labor de músico popular, buen amigo, mejor amigo, al que la gran cantidad de txistularis que formó le estamos inmensamente agradecidos, al que la inconmensurable cantidad de dantzaris le deberían estar agradecidos».

🗞 Txistulari 257