Oberena viajará al Vaticano

[INOZENTEEN EGUNEKO TXANTXA] Mesias Sarritan eguberri kantarekin urtero plazaratu ohi duen dantza egiteko deitu diote Oberena dantza taldeari. 2018ko abenduan eginen dute bidaia || [BROMA DEL DÍA DE LOS INOCENTES] Han llamado a Oberena dantza taldea para que baile Mesias Sarritan, coreografía que bailan todos los años en Navidad. El viaje será en 2018

2017-12-28 19:17

ALBISTE HAU TXANTXA BAT DA

Vaticanora abiatzeko maletak prestatu beharko dituzte heldu den urtean Oberena dantza taldeko kideek. Izan ere, Mesias Sarritan dantzatzeko deia jaso dute berriki. Sarean igotako bideo bati esker jakin dute Vaticanon dantza horren berri, eta Espainiako Gotzain Komisioarekin harremanetan jarri dira. Iruñeko Artzapezpikutzak Oberena Instituzioari jakinarazi dioenez, heldu den urteko Eguberrietako jardueretan Oberena dantza taldea ikusi nahi dute Vaticanon. Abenduaren 24an dantzatu beharko dute, Oilarraren mezan. Aurrerago xehetasun gehiago emanen dira bidaiari buruz, baina, litekeena da Nafarroako instituzio nagusiak ere bertaratzea.

Mesias Sarritan urtero Oberenan dantzatzen den koreografia da. Abenduaren 24arekin batera plazaratzen da Oberena elkartean, Jesus haurtxoari agurra eginez. Lehen abesbatzak lagundurik egiten zen dantza, baina, azken urteetan, txistuaren doinua baizik ez dute lagun. Iruñeko Olentzeroren kalejirara igo aurretik egiten dute dantza Oberenakoek. Nafarroatik kanpo dantzatzen duten lehenbiziko aldia izanen da hori.

Mesias Sarritan dantza, 2016ko abenduaren 3an

Mesias Sarritan dantza, 2016ko abenduaren 3an

ESTA NOTICIA ES UNA BROMA

El año que viene por estas fechas los miembros de Oberena dantza taldea estarán en el Vaticano. Recientemente han recibido la invitación para bailar Mesias Sarritan en los actos Navideños de la ciudad. Un vídeo de Youtube ha llegado hasta allí y, tras ponerse en contacto con la Conferencia Episcopal Española, el Arzobispado de Pamplona ha hablado con la Institución Oberena sobre la propuesta. El grupo de dantza tendrá que actuar el 24 de diciembre en la Misa del Gallo. Más adelante se dará toda la información sobre el tema. Parece que las principales instituciones navarras también acudirán al acto.

Mesias Sarritan es una coreografía que baila todos los años Oberena dantza taldea el día 24 de diciembre en las instalaciones del club para adorar al Niño Jesús. Antes también participaba la coral de Oberena, pero los últimos años se ha bailado al son del txistu y el tamboril. El acto suele preceder a la kalejira de Olentzero que recorre las calles del Ensanche y Casco Viejo de Iruñea. Será la primera vez que bailen Mesias Sarritan fuera de Navarra.