Oberena ofrecerá una actuación el 11 de julio en sanfermines

Ohi bezala dantzari nagusiak uztailaren 6an eta ttikiak uztailaren 11n gainerako taldeekin batera arituko dira dantzan. Txistu eskolako ikasleak ere aterako dira kalera || Como de costumbre actuará el grupo de mayores el 6 de julio y el de txikis el 11. La escuela de txistu también saldrá a la calle

2018-06-20 18:35

Geroz eta gutxiago falta da. Hori hala da. Sanferminak ate joka ditugu, eta dagoeneko aurkeztu dituzte afixa, kontzertuak eta egitaraua. Iruñeko bestak ailegatu bitartean, baina, Oberena dantza taldeak lan handia izanen du aurtengo emanaldiak prestatzen. Izan ere, aurten ohi baino emanaldi bat gehiago izanen du: uztailaren 11n dantza ikuskizuna plazaratuko du Sarasate pasealekuan 19:00etan. Bertan 42 dantzarik eta 20 musikarik parte hartuko dute, eta Euskal Herri osoko dantzak eskainiko dira ordu bete iraunen duen emanaldian. Dantza anitz aurkeztuko dira, Araba, Bizkai, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroako hainbat herritakoak.

Ez da hori, baina, sanferminetako hitzordu bakarra. Ohiko emanaldiak ere eskainiko ditu Oberena dantza taldeak, beste talde batzuekin batera. Lehenbizikoa uztailaren 6an izanen da, 13:30ean, Foruen plazan. Iruñerriko talde guziekin batera ariko dira Oberenako dantzariak, eta bandera arbola, Gipuzkoako soka-dantza eta Arizkungo dantzak plazaratuko dituzte denek elkarrekin. Ekitaldia bukatzeko, ikusleak ere plazara aterako dira jauzi bat eta larrain dantza dantzatzera.

Txikien eguna izaten da urtero errepikatzen den beste hitzordua. Aurten uztailaren 11n izanen da. Eguerdian hainbat taldetako dantzari ttikiak bilduko dira Gazteluko plazan euskal dantza emanaldia eskaintzeko. Horretaz gainera, hurrengo egunean txistu eskolako ikasleak kalera aterako dira giroa alaitzera. Oberena peñan egin dute hitzordua 18:30ean, eta Jarauta kalean arituko dira jotzen. Ekitaldi hori egitarau ofizialetik kanpo dago, noski.

Sanferminetako egitarau osoa

Monteagudoko dantzak iazko uztailaren 6an

Monteagudoko dantzak iazko uztailaren 6an

Ya falta menos. Y ahora de verdad. Los sanfermines están a la vuelta de la esquina y ya han presentado el cartel, los conciertos y el programa. Ahora, esperando que lleguen las fiestas, en Oberena dantza taldea tienen suficiente trabajo para prepararlas, ya que ofrecerá una actuación más que de costumbre: el 11 de julio ofrecerá un espectáculo de danza en el Paseo de Sarasate a las 19:00. En él participarán 42 dantzaris y 20 músicos y se ofrecerán danzas de toda Euskal Herria en una actuación que durará aproximadamente una hora. uztailaren 11n dantza ikuskizuna plazaratuko du Sarasate pasealekuan 19:00etan. Habrá muchas danzas, de pueblos de Araba, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa y Navarra.

Esa no será la única actuación de Oberena en sanfermines. Como todos los años, comenzará las fiestas en la plaza de los Fueros participando en el festival de folclore que organiza el Ayuntamiento. Será a las 13:30 y participarán todos los grupos de la Cuenca de Pamplona. En esta actuación se ofrecerán bandera arbola, soka-dantza de Gipuzkoa y danzas de Arizkun. El acto finalizará con un jauzi y el baile de la Era en el que también participará la gente del público.

Otra cita que se repite año tras año es la del Día del Niño. Este año toca el 11 de julio. A las 12:00 se juntarán grupos txikis de Pamplona para ofrecer una actuación conjunta en la Plaza del Castillo. Además de estos actos, el día 12 de julio el alumnado de la Escuela de Txistu de Oberena saldrá a la calle para amenizar la calle Jarauta. Saldrán a las 18:30 desde el local de la peña Oberena. Este acto no forma parte del programa oficial de fiestas.

Programa completo de San Fermín