Inauteriak 2010: badatoz egun handiak

dantzan.com 2010/02/09  Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara,…

Gehiago irakurri

2010eko Ihauteriak

Inauteriak hasi dira jada. Beskoitzen, adibidez, joan den asteburuan atera ziren kottilungorriak eta kaskarotak. Asteburu honetan, berriz, Uitzin eta Eratsunen jantziko dituzte mozorroak eta joan den astean elurra zela eta bertan behera geratu ziren maskaradek ere izanen dute abiapuntua. Hemendik aitzina, beraz, Euskal Herriko txoko guzietan izanen da besta giroaz gozatzeko parada. Aurten otsailaren 11an…

Gehiago irakurri

2010eko Maskaradak

Urteko hondarreko orduak ditugu, hondarreko minutu eta segundoak. Guk baina ez dugu minutu ez segundurik galdu nahi heldu den urtean pentsatzen hasteko eta argi dago, urtearen hasieran huts egin ezinezko zita dugu Zuberoan. Aurtengo maskaradak Larraineko gazteek antolatuko dituzte eta beheiti parada duzue maskada egutegia ikusteko. Urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra arte ibiliko dira…

Gehiago irakurri

Arrosadiako Inauteriak

Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta…

Gehiago irakurri

Maskaradak 09

Iragan da 2008. urtea eta hemen dugu 2009a. Urtero bezala, aurten ere Maskaradek emanen diote hasiera. Urtarrilaren hamaikan hasi eta apirilaren hamabira arte, herriz-herri ibiliko dira Barkoxeko gazteak Zuberoko kantu eta dantzak plazaratzen. Urtarrilaren 11an, Barkoxe Urtarrilaren 18an, Eskiula Urtarrilaren 25an, Ezpeize Barantailaren 1.an, Urdiñarbe Barantailaren 8an, Atharratze Barantailaren 15an, Muskildi Martxoaren 1.an, Altzürükü Martxoaren…

Gehiago irakurri