Una década bailando en la red

Astelehenean hamar urte bete ziren Oberena dantza taldeak sarera salto egin zuenetik. Orduz geroztik, taldeari buruzko informazio berritua eskaini du || El lunes se cumplieron 10 años de la creación del blog de Oberena dantza taldea. Desde entonces ha ofrecido información actualizada sobre el grupo

2017-09-02 15:11

“Ongi etorri! Hemendik aitzin Oberena dantza taldeak ere bere blog-a izanen du sarean. Hau izanen da guri buruzko informazioa eskuratzeko, gurekin harremanetan jartzeko eta gure emanaldien berri izateko webgunea. Zuen gustukoa izatea espero dugu”. Halaxe hasi zuen bere ibilbidea Oberena dantza taldearen blogak. 2007ko abuztuaren 28a zen, eta taldeak sarean dantzan hastea erabaki zuen. Garai horretan blogak puri-purian ziren, eta sare sozialak hasi berriak: Youtube, Facebook, Twitter… ez ziren orain bezain zabalduak. Itsuan egin zuen taldeak salto Internetera, komunikazio molde berriak sobera ongi ezagutu gabe. Baina helburuak, argi: Oberena dantza taldearen informazio eguneratua ematea, taldearen jarduna lau haizeetara zabaltzeko.

PORTADA

Oberena dantza taldearen blogaren hastapeneko itxura

Blogspot plataforman eman zituen lehenbiziko urratsak Oberena dantza taldeak. Albiste luzeak idatzi ohi zituen, hilabeteko kronikak eta hurrengo hilabeteetan eginen zuenaren berri eman ohi zuen post luze horietan. Bestalde, WordPress plataforman murgildu zen taldea Interneten hasi eta gutxira. Izan ere, blogspotek momentu horretan ez zuen aukerarik ematen orrialde estatikoak sortzeko, eta arazo horri aurre egiteko, bi blog erabili zituen: oberenadantzataldea.blogspot.com bata, eta oberenadantzataldeainfo.wordpress.com bestea. Berehala agerian geratu zen ez zela aukera ona bi blogekin funtzionatzea, eta, Blogspotek aukera eman bezain pronto, orrialde estatikoak lehenbiziko blogera igaro ziren. Horretarako, baina, pixka bat esperatu behar izan zuten Oberenako dantzariek; 2010eko otsailaren 4an gertatu zen aldaketa.

Captura de pantalla 2017-09-02 a las 15.41.29

Atal finkoak WordPress plataforman izan ziren denbora batez

Itxuraz ere aldatu izan du hainbatetan. Beti ere teknologia berrien ezagutza oinarrizkoenak uzten zuen neurrian. Hala, itxura aldatu zuen garaian-garaian izaten ziren beharretara egokitzeko eta bisualki erakargarriagoa izateko. Gainera, blogarekin aski ez, eta sare sozialak garatuz eta zabalduz joan ziren heinean, haietara ere salto egin zuen Oberenak. Facebooken lehenbizi, eta Twitterren gero. Oberena dantza taldearen jarduna zabaltzeko bideak zabaltzea estrategikotzat hartu zen, eta denborak arrazoia eman zuen. Facebook da, momentuan, Oberena dantza taldeak duen erakusleihorik handiena.

Captura de pantalla 2017-09-02 a las 15.43.09

Blogak itxura aldatu du hainbatetan

Urte guzi hauetan bisitari kopuruak gora egin du webgunean, eta urtean irakurle mordoxka pasatzen da webgunetik. Azkenengo berritasuna 2015ean ailegatu zen, taldea 75. urteurreneko ospakizunetan buru-belarri lanean ari zelarik. Salto handiagoa egitea erabaki zuen taldeak, eta, bidenabar, Interneteko euskal komunitatean sartu. Hala, urte hartako azaroaren 2an webgune berria aurkeztu zuen Oberena dantza taldeak, .eus domeinuarekin. Orduz geroztik hori da taldearen berri izateko modurik erraz eta erosoena.

Hamarkada bat eman du taldeak sarean dantzan, eta horretan jarraituko du aurrerantzean ere. Aurten, hamargarren urteurrena izanda, webgunean izanen da aldaketarik ere. Baina hori aurrerago argituko den afera bat da. Bien bitartean, esker mila hamarkada honetan gurean ibili zareten eta ibiltzen zareten guzioi. Hemen izanen gaituzue aurreratzean ere.

captura-de-pantalla-2016-12-31-a-las-10-35-51

Domeinu berria du blogak 2015etik: oberenadantzataldea.eus

 

 

“Bienvenid@! Os damos la bienvenida a tod@s l@s que os habéis acercado a visitarnos. De aquí en adelante este será el blog de Oberena Dantza Taldea, donde podréis encontrar información sobre el grupo, podréis poneros en contacto con nosotr@s y encontraréis nuestras próximas actuaciones. Esperemos que sea de vuestro agrado”. Así comenzó su andadura el blog de Oberena dantza taldea. Fue un 28 de agosto de 2007 cuando el grupo decidió saltar a la red. En aquella época los blogs estaban de moda y las redes sociales daban sus primeros pasos: Youtube, Facebook, Twitter… todavía no estaban tan extendidas como ahora. El salto a Internet se hizo sin red, sin conocer esta nueva forma de comunicación. Pero el objetivo estaba claro: ofrecer información actualizada sobre Oberena dantza taldea para poder difundir su trabajo a los cuatro vientos.

PORTADA

Aspecto del blog en sus inicios

Oberena dantza taldea dio los primeros pasos en la plataforma Blogspot. Solía ofrecer noticias largas, con crónicas del mes o información sobre los proyectos de los próximos meses. Por otra parte, en seguida se optó por la plataforma WordPress. Cuando se decidió crear páginas estáticas apareció el problema: Blogspot no ofrecía ese servicio. Por tanto, se utilizaron dos blogs al mismo tiempo: oberenadantzataldea.blogspot.com para a información actualizada y oberenadantzataldeainfo.wordpress.com para la información fija. El experimento no salió demasiado bien, ya que no era nada cómodo para el lector, por tanto, en cuanto Blogspot dio la oportunidad de crear páginas estáticas, se optó por cerrar el portal de WordPress. Ese cambio fue el 4 de febrero de 2010.

Captura de pantalla 2017-09-02 a las 15.41.29

Las hojas fijas estaban en el blog de WordPress

El blog también ha cambiado su traje durante esta andadura, siempre atados a la escasa formación en nuevas tecnologías. Esos cambios siempre fueron para adaptarse a las necesidades del grupo y para ofrecer una imagen mejor. Un poco más adelante, no conformes con tener solamente un blog, se abrieron cuentas en las redes sociales: primero en Facebook y después en Twitter. Era estratégico estar allí para poder llegar a un público más numeroso, y así ha sido. Facebook es, en estos momentos, la plataforma que más alcance le ofrece a las informaciones sobre el grupo.

Captura de pantalla 2017-09-02 a las 15.43.09

El blog ha cambiado de imagen más de una vez

En todos estos años las visitas a la web han ido en aumento y ya son muchas las personas que pasan a lo largo del año por este portal. La última novedad llegó en el año 2015, en plena celebración del 75 aniversario del grupo. El salto fue más grande y el grupo decidió comprar un dominio .eus, para tener su propia dirección y poder entrar en la comunidad vasca de la red. El 2 de noviembre de aquel año se presentó la nueva web de Oberena dantza taldea, que se encarga ahora de ofrecer el servicio que daba el antiguo blog.

El grupo lleva una década bailando en la red y en adelante seguirá en el mismo camino. Este año, siendo el décimo aniversario, habrá cambios en la web, pero de ello se informará más adelante. Mientras tanto, solo queda agradecer a todas las personas que habéis pasado por aquí y/o que visitáis la web de costumbre. Aquí nos tendréis por muchos años más.