Oberena participará en el Dantzari Eguna de Euskal Herria el sábado

Goizean Euskal Herriko euroeskualdearen proiektuan emanaldia eskainiko du, eta arratsaldean ekitaldi nagusian dantzatu || Por la mañana Oberena participará en un proyecto de la euroregión vasca y por la tarde bailará en el acto central

2018-10-02 11:29

Euskal Herriko probintzia guzietako ordezkariak bilduko dira larunbatean Gasteizen, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako dantzari egunean. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, Nafarroako ordezkaritzaren barruan. Goizean, Euskal Herriko euroeskualdearen proiektu batean parte hartuko du Olarri dantza taldearekin eta Barkoxeko dantzariekin batera. Arratsaldean, herrialde guzietako taldeekin batera ariko da Oberena San Martin eskolako futbol zelaian.

Goizean abiatuko dira Oberenako dantzariak Arabako hiriburura. 12:30ean emanaldi berezia eskainiko du Aihotz plazan, Olarri taldearekin (Gipuzkoa) eta Barkoxeko dantzariekin (Zuberoa) batera. Oberenak Cortesko dantzak aurkeztuko ditu Euskal Herriko euroeskualdeak antolatutako proiektu horretan. Horren ondotik, kantu eta dantza kalejira izanen da, eta artisauen azoka.

Arratsaldean izanen da dantzari egunak izan ohi duen formatua. 17:30ean kalejira eginen dute hiriko karriketan barna. Antso Jakituna karrikan hasi eta San Martin eskolan bukatuko da desfilea. 18:00etan ekitaldi nagusia izanen da, eta herrialde bakoitzeko dantzak eskainiko dira. Oberenak Nafarroako ordezkaritzan parte hartuko du, eta Baxe Nafarroako dantzak eskainiko ditu, herrialdeko gainerako taldeekin batera. Ondoren, afaria eta dantzaldia ere izanen dira.

📝 Egitarau osoa

Euskal Herriko Dantzari Eguna Berriozarren

Euskal Herriko Dantzari Eguna Berriozarren

El sábado se juntaran dantzaris de todas las provincias de Euskal Herria en Gasteiz, en el Dantzari Eguna organizado por Euskal Dantzarien Biltzarra. Oberena dantza taldea participará en esta jornada junto a las representantes navarras. Por la mañana, participará en un proyecto de la euroregión vasca junto al grupo gipuzkoano Olarri y los dantzaris zuberotarras de Barkoxe. Por la tarde, actuará junto a los grupos de todas las  provincias en el acto central que se celebrará en el campo de fútbol San Martín.

Dantzaris de Oberena partirán por la mañana hacia la capital alavesa. A las 12:30 ofrecerán una actuación conjunta en la plaza Machete junto a Olarri y dantzaris de Barkoxe. Oberena ofrecerá danzas de Cortes en este proyecto de la eurorregión vasca. Después habrá animación, danza y canto. También una feria de artesanía.

El acto típico del Dantzari Eguna será por la tarde. A las 17:30 los grupos participantes harán una kalejira por las calles de la ciudad que comenzará en la calle Sancho el Sabio y terminará en la escuela San Martín. El acto central comenzará a las 18:00 y se ofrecerán danzas de las seis provincias. Oberena participará dentro de la delegación navarra y ofrecerá las danzas del carnaval de Baja Navarra. El día terminará con una cena y baile.

📝 Programa completo