Eluntze taldearen egunean ariko da Oberena

Mendillorriko taldeak hamar urte bete dituela eta, beste talde batzuk gonbidatu ditu haien auzora || Con motivo del 10º aniversario, el grupo de Mendillorri ha invitado a otros grupos a bailar en su barrio

2019-09-13 13:19

Egun berezia dute bihar Mendillorri auzoan. Bertakoa da Eluntza dantza taldea, eta hamargarren urteurrena ospatuko du. Horretarako, beste talde batzuk ere gonbidatu ditu, tartean, Oberena. 17:30ean kalejira abiatuko da Antzara zentrotik. Martorelleko erraldoiak eta bastoners dantzariak ariko dira, Nafarroako Muthiko Alaiak, Iruña Taldea eta Baietz taldeak, eta Mendillorriko Gaztelumendi konpartsa eta Eluntze taldea.

Kalejiran geldialdiak eginen dira dantzatzeko: Antzaran, Gaztelu tabernan, Zoleken, Nekazari tabernan eta Correos parean ariko dira taldeak. Antzaran bukatuko da, denek batera jota eta porrusalda dantzatuz. Oberenak Baxenafarroako inauterietako dantzak plazaratuko ditu.

Oberenako dantzariak, Baxenafarroako dantzak pazaratzen, Arrosadian.

Pronto estará en castellano.