dantzan.com 2010/02/09 Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako. Aurreko urteetako ohituretan oinarritutako datak gehitu dizkiogu guk, beraz, erne, batzuetan gertatzen baita tokiren batean aldaketak egitea. Beraz, inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmotan bazara,…
Category Archives: [:eu]Kategoriarik gabe[:es]Uncategorized[:en]Uncategorized[:fr]Uncategorized[:]
Berrikuntzak
Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, «Taldea», «Historia», «Fanfarrea», «Multimedia» eta «Agenda» atalek bere horretan jarraituko dute…
Santa Ageda bezpera
Bihar Santa Ageda eguna dugu. Euskal herritarrak, baina, gaur aterako dira urteroko gisan etxe guziak kantuz poztera. Etxez-etxeko eskean batzuk, tabernarik taberna beste batzuk, gure kulturak bizi-bizi dirau oraindik ere. Goizean eskolen txanda izan da, arratsaldean berriz, abesbatzak, folklore taldeak eta beste aterako dira eztarriak urratu arte eskean ibiltzeko asmoz. Arrosadian 20:00an aterako dira AEK…
Kultura berriz ere kolokan
Nafarroako herri ttikiak kulturaz ornitzen zituzten udaberriko eta udazkeneko programak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Gure herrialdeko dantza taldeek «Ronda de Primavera» eta «Ronda de Otoño» deritzoten programa kulturaletan parte hartzen zuten, orain baina, haien emanaldi kopurua murriztu eginen da. Dantza saio gutxiago, irabazi ekonomiko gutxiagoren sinonimo dela uste dute Oberena dantza taldeko kideek eta…
Armando garaile
Armando Redondo izanen da hemendik aurrera Oberena Kirol Elkarteko lehendakari berria. Atzo hauteskunde eguna izan zen elkartean eta Redondoren hautagaitza aski garbi gailendu zen. 827 boto erdietsi zituen hautagaitza garaileak eta 344 Javier Maezturenak. 1.361 bazkide hurbildu ziren haien boto-papera hautestontzian sartzeko asmoz, beraz %30eko parte-hartzea izan zen. Lehendakari berriaren izena jakinagatik ere, oraindik 180…
