Ezpata dantza de Azpilagaña, por quinta vez

Bihar Olentzerorekin kalejira eginen dute Oberenakoek, eta bukaeran ezpata dantza plazaratu. Auzoko Olentzeroren kalejiran ere ariko dira, baita biharamunean Iruñeko erdigunean eginen den kalejiran ere || Mañana dantzaris de Oberena harán una kalejira con Olentzero que terminará con la ezpata dantza. Participarán en las kalejiras de Olentzero de Azpilagaña y del centro de Iruña

2023-12-22 17:30

Urte borobila du Azpilagañako ezpata dantzak, aurten. Bosgarren aldia izanen du, Azpilagañan. 2018an plazaratu zen lehenbizikoz. 2020an ez zen Olentzeroren kalejirarik egin, COVID-19ren pandemiarengatik, eta horregatik ezin izan zen ezpata dantza auzoan plazaratu. Hala ere, urte hartan egin zen, baina beste auzo batzuetan, Iruñeko Udalak antolatutako emanaldi txiki batzuetan. Beraz, seigarren urtea du, baina bosgarren aldia auzoan. Bihar dantzatuko da, 18:15ean, Luis Morondo karrikako atzealdean.

Lehenbizi Oberenakoak Olentzerorekin aterako dira eskean. Arrosadia zeharkatu eta Azpilagañarako bidea eginen dute, bidean geldialdiak eginez. 16:00etan abiatuko da kalejira, Oberenako gazteek egindako panpina sorbaldan hartuta. Xavier Mina plazan izanen da lehenbiziko geldialdia; Azpilagañako erretiratuen elkartean, bigarrena; eta Luis Morondoko etxabean, azkena. Ondotik, ezpata dantzariak karrika dantzan abiatuko dira Luis Morondo karrika bukaerako parkeraino. Han dantzatu, eta Olentzerori ongietorria emanen diote.

Lan horiek bukatuta, Azpilagañako Olentzeroren kalejiran parte hartuko dute Oberenako dantzari eta musikariek. Ez biharkoan, bakarrik. Etzi ere ariko dira dantzan, Iruñeko erdigunea zeharkatuko duen kalejiran. Azken hori 18:00etan aterako da Arte eta Lanbide Eskolatik.

Este año la ezpata dantza de Azpilagaña está de aniversario: será el quinto año que se baile en el barrio. Se estrenó por primera vez en 2018. En el año 2020 no se realizaron kalejira de Olentzero por la pandemia de COVID-19, por lo que no se pudo bailar la espada en Azpilagaña. Sin embargo, ese año también se bailo, aun que en otros barrios, en pequeñas actuaciones organizadas por el Ayuntamiento de Pamplona. Por lo tanto, es el sexto año, pero es la quinta vez que se baila en el barrio. Será mañana, a las 18:15, en la trasera de la calle Luis Morondo.

Pero primero los miembros de Oberena dantza taldea saldrán en kalejira desde Oberena, y cruzarán Arrosadia para llegar a Azpilagaña con Olentzero a hombros. La kalejira saldrá a las 16:00 y hará tres paradas: la primera en la plaza Xavier Mina, la segunda en la Asociación de Jubilados de Azpilagaña y la última en la bajera de Luis Morondo. A continuación, los ezpata dantzaris harán el pasacalles hasta  el parque de Luis Morondo. Allí bailarán y darán la bienvenida al Olentzero.

Una vez llegue Olentzero, lo acompañarán durante todo el recorrido que hará por el barrio de Azpilagaña. No será la única kalejira en la que participará Oberena; pasado mañana estarán en las calles del centro de Iruña, a partir de las 18:00, desde la Escuela de Artes y Oficios.