Oberena gaztea, egoera berri baterako talde berri bat

Oberena dantza taldearen baitan, 15 eta 18 urte bitarteko 25 gaztek osaturiko taldea sortu da. Beren emanaldiak izanen dituzte, eta tarteka nagusien taldearekin ariko dira || En el seno de Oberena dantza taldea surge un grupo nuevo con 25 jóvenes de 15 a 18 años. Tendrán actuaciones propias y también colaborarán con el grupo de mayores

2016-09-20 11:41

Egoera berriak bultzaturik, Oberena dantza taldeak bere burua berrasmatu eta berregituratu egin du. Hala, talde berri bat sortu da Oberenaren baitan: Oberena gaztea. Talde horretan 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak ariko dira dantzan, eta beren emanaldiak eskainiko dituzte. Hala ere, tarteka nagusien taldearekin ere ariko dira elkarlanean. Oraingoz 25 gazte dira talde horretako kideak.

Orain arte 16-18 urterekin nagusien taldera igo ohi ziren dantzariak, beharren arabera beti ere. Dantzari kopuru handia izanik, bi talde egitea deliberatu dute: nagusiena eta Oberena gaztea. Hala ere, haien emanaldiak askotan elkargurutzatuko dira, nahiz eta bakoitzak bere aldetik entsaiatu. Oberena gaztea taldeko kideek errepertorio zabala dute, eta aurten lan handia eginen dute errepertorio hori are gehiago zabaltzeko, beraz, haiek bakarrik emanaldiak eskaintzeko gai dira.

Hori ez da aldaketa bakarra izan. Generoari buruzko eztabaidaren ondoren, nagusiena ez ezik, gainerako taldeak ere berregituratu egin dira. Alde batetik, ez da neska eta mutilen talderik izanen tikien taldeetan ere. Beraz, orain arteko bi mailei eutsiko zaie, baina genero bereizketarik gabe. Hau da, dantzari tikiak eta ertainak izanen ditu Oberenak.

gazteak

Una situación nueva exige cambios, y Oberena dantza taldea ha tenido que reinventarse y reorganizarse. Así pues, ha creado un nuevo grupo en su seno: Oberena gaztea. En este grupo participarán dantzaris jóvenes de entre 15 y 18 años y ofrecerán sus propias actuaciones. De todas formas, habrá un trabajo conjunto con el grupo de mayores. Por ahora 25 chicos y chicas serán los componentes de Oberena gaztea.

Hasta ahora con 16-18 años los dantzaris solían pasar al grupo de mayores, normalmente dependiendo de las necesidades del grupo. En estos momentos el número de dantzaris es elevado, con lo cual, se ha decidido crear dos grupos: el de mayores y el de los jóvenes. De todas formas, sus caminos se entrelazarán en ocasiones, aun que ensayen cada grupos por su lado. Los miembros de Oberena gaztea tienen un amplio repertorio, que lo ampliarán aun más este año, por tanto, tienen capacidad suficiente para ofrecer sus propias actuaciones.

No será ése el único cambio. Tras el debate sobre el género, el grupo se ha reestructurado. Por una parte, como en el de mayores, no habrá grupo de chicas y de chicos en los txikis. Por tanto, se mantendrán los niveles, pero sin hacer separación por género. Es decir, habrá dantzaris txikis y medianos.