Oberena dantza taldea txupinazoa botatzeko aukeren artean

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak proposatu du, eta Sanferminetako Mahaian beharrezko babesa lortu du. Herritarrek sei eragileren artean erabakiko dute ekainaren 10etik 17ra eginen den galdeketan || La propuesta ha salido de Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra y ha contado con el aval suficiente de la Mesa de los San Fermines. Ahora elegirán los iruindarras entre seis candidaturas con sus votos del 10 al 17 de junio

Aurten lehenbiziko aldiz herritarrek erabakiko dute nork botako duen sanferminetako txupinazoa. Sei eragileren artean hautatu beharko dute, eta aukeren artean, Oberena dantza taldea ere badago. Ekainaren 10etik 17ra bitarte luzatuko da botoa emateko tartea, eta hiriburuan erroldaturiko herritar guziek dute erabakitzeko ahalmena. Iruñeko Udaleko webgunean, 010 telefono zenbakira deituta eta Civivox zentruetara joanda egin liteke.

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak proposatu du Oberena dantza taldearen hautagaitza, eta sanferminetako mahaian beharrezkoak zituen bermeak lortuta –bertako kideen heren baten babesa–, txupinazoa botatzeko aukera duen eragileetako bat izanen da. Iruñeko Peñen Federazioa, Paris 365, El Tuli, Sanferminak Berdintasunean taldea eta Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma taldeek ere lortu dute bermea.

060710portada

Sanferminetako txupinazoa

Este año el chupinazo lo tirará quien salga tras votación popular. Será la primera vez que ocurra ésto y la ciudadanía podrá optar entre seis candidaturas, entre las que se encuentra Oberena dantza taldea. Así pues, el plazo de votación se abrirá el 10 de junio y finalizará el 17, y podrán votar todas las personas empadronadas en la capital navarra. Para ello podrán depositar su voto en los centros Civivox, optar por una candidatura en la página web del Ayuntamiento de Pamplona o llamar al número 010.

La candidatura del grupo de dantza Oberena ha sido propuesta por Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra y ha conseguido el aval necesario para salir adelante –un tercio de votos favorables de los miembros de la Mesa de los San Fermines–. También optarán a tirar el chupinazo la Federación de Peñas, Paris 365, El Tuli, el grupo San Fermines en Igualdad y la Plataforma de Afectados por la Hipoteca.

One thought on “Oberena dantza taldea txupinazoa botatzeko aukeren artean

  1. […] han eta hemen jasotako omenaldiak ere: Azpilagañako jai batzordearena, Nafarroako Gobernuarena eta iruindarrena. Ezin ahantzi ere urteurreneko ekitaldien artean izan diren bi ikusgarri berezi: Heldu […]

Comments are closed.