Juan Manuel Ekai omenduko dute bihar Oberenan

Euskal Herriko Txistularien Elkarteak zilarrezko domina emanen dio Ekairi, bere txistulari ibilbidea goraipatzeko. Ekitaldia Oberenan izanen da, eta dantza taldeak ere parte hartuko du || Euskal Herriko Txistularien Elkartea le hará entrega de la medalla de plata a Ecay por su labor como txistulari. El acto será en Oberena y el grupo de dantza también participará

2022-03-18 17:40

Juan Manuel Ekai Oberenako txistulari beteranoari omenaldia eginen diote bihar, eguerdian, Oberena kiroldegian. Euskal Herriko Txistularien Elkarteak antolatu du ekitaldia, omenduari zilarrezko domina emateko. Oberenako dantzari eta musikariek, Oberena elkarteak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak ere parte hartuko dute ekitaldian. Ekaik denbora luzez jo zuen txistua Oberenan, eta Oberenako Txistu Eskolaren sortzailea izan zen. Bere ibilbideari buruz gehiago irakurri dezakezu hemen.

Egitaraua:
12:15 Elkartzeko hitzordua Taxoare eta Blas de la Serna karriken arteko biribilgunean.
12:30 Juan Manuel eta Nievesen etxera ailegatzea. Gero kalejira, Oberenaraino.
13:00 Domina emateko ekitaldia, Oberenan.
14:00 Bazkaria

Ekitaldiari buruzko inforazio gehiago EHTEren webgunean

Juan Manuel Ekai txistularia

Juan Manuel Ekai txistularia

El txistulari veterano de Oberena Juan Manuel Ecay será homenajeado mañana al mediodía en el club deportivo Oberena. El acto ha sido organizado por Euskal Herriko Txisrtularien Elkartea con el fin de otorgar la medalla de plata al homenajeado. En el acto participarán también dantzaris y músicos de Oberena, la Institución Oberena y Euskal Dantzarien Biltzarra. Ekai tocó el txistu durante muchos años en Oberena y fue fundador de la Escuela de Txistu de Oberena. Aquí puedes leer más sobre su trayectoria.

Programa:
12:15 Reunión de txistularis en la rotonda entre las calles Tajonar y Blas de la Serna.
12:30 Llegada a la casa de Juan Manuel y Nieves. Luego kalejira hasta Oberena.
13:00 Acto de entrega de la medalla, en Oberena.
14:00 Comida

Más información sobre el acto en la página web de EHTE