‘Dantzarien plaza’ ikuskizuna aurkeztuko du Oberenak ekainaren 25ean

Oberenako dantzari ttiki eta gazteek parte hartuko dute, eta Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko da. Dantza, musika eta antzerki ikuskizuna izanen da || Participarán los grupos txikis de Oberena y lo presentarán en la Escuela Navarra de Teatro. Es un espectáculo de música, danza y teatro.

2022-05-30 11:10

Hamar urte dira Oberenako talde ttikiek Lizarren doinua ikuskizuna taularatu zutenetik. Hamar urteren buruan, taula gainean aritu ziren horiek, begiraleak dira, eta beste ikuskizun bat prestatu dute dantzari ttiki eta gazteekin: Dantzarien plaza. Nafarroako Antzerki Eskolan aurkeztuko dute, ekainaren 25ean, 18:00etan. Musika, dantza eta antzerki ikuskizuna izanen da, Oberenako dantza begiraleek eta musikariek elkarrekin sortutakoa. Oberenak ez ezik, Ardanbera fanfarreak ere parte hartuko du. 80. urteurreneko ekitaldietako bat izan behar zen, baina pandemiak urtebete atzeratu du proiektua.

Sarrerak dagoeneko salgai dira. Nafarroako Antzerki Eskolako lehiatilean eskuratu daitezke bertan saioren bat dagoen egunetan, zazpi eurotan. Ekainaren 2an, 3an, 4an, 5ean, 15ean edo 19an egonen da zabalik lehiatila, 18:00etatik 19:00etara. Aurretik bukatuko ez balira, ikuskizunaren egunean ere salgai izanen dira saioa hasi baino ordu bete lehenago.

Sinposia:

Amaiur eta Mirari herri bateko bi neska gazte dira dantzatzea oso gustuko dutenak, baina herrian ez dute ez dantza talderik ez dantzatzeko plazarik. Alkatearekin hitz egin eta gero herriari plaza bat emateko abentura batean murgilduko dira. Lortuko dute gure protagonistek herrian plaza bat eraikitzea?

Dantzarien plaza ikuskizuneko afixa

Hace diez años que los grupos txikis de Oberena estrenaron el espectáculo Lizarren doinua. Diez años después, las personas que actuaron sobre el escenario son monitores y han preparado un nuevo espectáculo con sus alumnos y alumnas: Dantzarien plaza (La plaza de los dantzaris). El espectáculo se ofrecerá en la Escuela Navarra de Teatro el 25 de junio a las 18:00 horas. Se trata de un espectáculo de música, danza y teatro, creado conjuntamente por monitores de dantza y músicos de Oberena. La fanfarre Ardanbera también participará en él. Éste iba a ser uno de los actos del 80 aniversario del grupo, pero la pandemia ha retrasado el proyecto un año.

Las entradas ya están a la venta. Pueden adquirirse en la taquilla de la Escuela Navarra de Teatro los días que haya función, a siete euros. La taquilla estará abierta los días 2, 3, 4, 5, 15 o 19 de junio, de 18 a 19 horas. Si todavía quedan entradas libre se pondrán a la venta el día del espectáculo una hora antes de que comience la función.

Sinopsis:

Amaiur y Mirari son dos mujeres jóvenes a las que les gusta mucho bailar, pero que en el pueblo no tienen ni grupo de dantza ni una plaza para bailar. Después de hablar con la alcaldesa, se adentran en una aventura para poder darle una plaza al pueblo. ¿Podrán nuestras jóvenes protagonistas construir una plaza?