75. urteurrena

Oberena 1940. urtean sortu zen, eta berehalaxe abiatu zen dantza taldea, 1941eko urtarrilean. Beraz, 75 urte dira Oberena sortu zela, eta urtemuga borobil hori ospatzea justiziazkoa izaki, elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu 2015. urtean. Harekin batera, dantza taldeak ere jarduera anitz prestatu ditu, eta oraindik ere eginen ditu 2016an ere. Hauek dira Oberena dantza taldeak urteurrena ospatzeko egin dituen eta eginen dituenen zerrenda:

  • 2015eko martxoaren 21ean: Mercaderes karrikako flashmoba
  • 2015eko martxoaren 27an: Oberenako beteranoen Baztango dantzei buruzko emanaldi didaktikoa
  • 2015eko maiatzaren 24an: Dantzari Ttikien IV. Jaia. Hego Euskal Herriko probintzia guzietako taldeak etorri ziren
  • 2015eko ekainaren 12an: Euskal jantzien erakusketa Ziudadelako Mistoen aretoan
  • 2015eko ekainaren 19an: Azpilagañako Jai Batzordearen omenaldia Oberena dantza taldeari
  • 2015eko ekainaren 20an: Heldu sokari ikuskizun intimoa Ziudadelan, iluntzean (Argazkiak)
  • 2015eko ekainaren 24an: Fanfarrearen kontzertua Ziudadelako Armen aretoan
  • 2015eko ekainaren 26an: Oberenako tikien emanaldia Ziudadelan
  • 2015eko azaroan: Oberena dantza taldearen webgune berria
  • 2016ko otsailaren 20an: Iturri zaharretik, indar berriz ikusgarria Baluarten. Urteurreneko ekitaldi nagusia
  • 2016ko ekainaren 12an: Gure dantzak jaialdiaren antolaketa
  • 2016ko abuztuaren 15ean: dantza emanaldia Elon
  • 2016ko abenduaren 3an: 75 urte dantza eraikiz. Oberenako dantzarien egun berezia, belaunaldi guziekin, Barañaingo auditorioan