Olentzero eta ezpata dantza berriz plazara

Gaur Oberenako dantzari eta musikariak karrikara aterako dira: lehenbizi Olentzerorekin puska biltzea egiteko; ondotik, ezpata dantza emateko. Azpilagañako kalejiran ere parte hartuko dute || Dantzaris y músicos de Oberena saldrán hoy a la calle: primero para hacer una puska biltza con Olentzero en hombros; después, para ofrecer la ezpata dantza. También participarán en la kalejira de Azpilagaña

2021-12-23 12:10

Aurten bai. Iazko geldialdiaren ondotik, aurten karrikara aterako dira Oberena dantza taldeko kideak. Lehenbizi puska biltzea eginen dute Oberena Gaztea taldekoek egindako Olentzero sorbaldan hartuta. Albeniz ostatua, Azpilagañako Erretiratuen Elkartea eta Tubia-Barberia familiaren etxabea bisitatuko dituzte, bertsoak eta dantzak eskainiz. Ondoren, Azpilagañako ezpata dantza emanen dute Luis Morondo karrikaren atzekaldean, parkearen ondoan.

Puska biltzea 16:15ean abiatuko da Oberenatik. Albeniz ostatuan ez da mahairik aterako, osasun egoera txarrarengatik. Hala ere, geldialdi txikia eginen dute Oberenakoek. Ondoren, Azpilagañara abiatuko dira denak. Ezpata dantza 17:50ean izanen da, Olentzero eta Mari Domingi auzora ailegatu aurretik. Hori bukatuta, kalejira eginen dute dantzariekin eta auzoko joaldunekin batera.

Bihar ez da Olentzeroren kalejirarik eginen Iruñeko Zabalgunean eta Alde Zaharrean.

Este año sí. Tras la pausa del año pasado, este año saldrán a la calle dantzaris y músicos de Oberena dantza taldea. Primero se hará la puska biltzea por Arrosadia y Azpilagaña, con el Olentzero que ha preparado el grupo Oberena Gaztea a hombros. Visitarán el bar Albeniz, la Asociación de Jubilados de Azpilagaña y la bajera de la familia Tubia-Barberia, ofreciendo bertsos y bailes en cada parada. A continuación se bailará la ezpata dantza de Azpilagaña en la trasera de la calle Luis Morondo, junto al parque.

La puska biltza comenzará a las 16:15 desde Oberena. En la parada del Albéniz no se pondrá la mesa con comida por la situación sanitaria. Sin embargo, los de Oberena harán una pequeña parada allí, como todos los años. Después se dirigirán a Azpilagaña. La ezpata dantza tendrá lugar a las 17:50, antes de la llegada al barrio de Olentzero y Mari Domingi. Una vez finalizado, se realizará un pasacalles con los personajes navideños, joaldunak y Oberena dantza taldea.

Mañana no habrá desfile de Olentzero por el Ensanche y el Casco Viejo.