Mutil dantzetan ariko dira Oberenakoak asteburuan

Bihar Euskal Herriko Dantzari Egunean parte hartuko du Oberenak, Elizondon. Etzi ‘1521 Gogoan’ ikuskizunean ariko da, Atarrabian || Mañana Oberena participará en el Dantzari Eguna de Euskal Herria que se celebra en Elizondo. Pasado mañana bailará en el espectáculo ‘1521 Gogoan’, en Atarrabia

2021-10-01 18:00

Mutil dantzak izanen dira asteburu honetan Oberenakoen errepertorio nagusia. Bihar eta etzi ariko dira mutil dantzetan, Elizondon eta Atarrabian. Bihar Euskal Herriko Dantzari Eguna eginen dute Baztanen; Oberenak Nafarroako ordezkaritzarekin batera dantzatuko ditu mutil dantzak eta Pilindros jota. Arratsaldeko ekitaldi nagusian izanen da hori, baina egun osoko egitaraua antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak.

Etzi uda osoan zenbait herritan eman den ikuskizuna aurkeztuko da Atarrabian: 1521 Gogoan. Txistularien kontzertuan sagar dantza eta mutil dantzak eskainiko ditu Oberenak. Kontzertua 20:00etan izanen da, kultur etxean, eta sarrerak salgai daude oraindik.

Oberena Gaztea taldekoak, sagar dantza ematen, 1521 Gogoan ikuskizunean, Amaiurren

Oberena Gaztea taldekoak, sagar dantza ematen, 1521 Gogoan ikuskizunean, Amaiurren

Este fin de semana las mutil dantzak serán la danza estrella de Oberena, ya que mañana y pasado mañana las bailarán en Elizondo y Atarrabia. Mañana se celebra el Euskal Herriko Dantzari Eguna en Baztan, en el que Oberena bailará junto a la delegación de Navarra las mutil dantzak y la jota de la Pilindros. Ésto será en el acto central de la tarde, pero Euskal Dantzarien Biltzarra ha organizado un programa más ámplio para todo el día.

Pasado mañana en Atarrabia se presentará el espectáculo que se ha ofrecido durante este verano en varias localidades navarras: 1521 Gogoan. En el concierto de txistularis Oberena ofrecerá sagar dantza y mutil dantza. El concierto tendrá lugar a las 20:00 en la Casa de Cultura y las entradas están a la venta.