Lapurdiko inauterietako pertsonaiak aurkeztuko ditu Oberena dantza taldeak abenduaren 3an

Oberenako dantzarien eguna ospatuko dute igandean. Ekitaldi nagusian talde guziek eta hainbat belaunalditako dantzariek parte hartuko dute || El domingo celebran el Día del Dantzari de Oberena. En el acto central participarán todos los grupos y dantzaris de diferentes generaciones

2017-11-27 13:03

Gertu da abenduaren 3a; besteak beste, Oberenako dantzarien eguna. Igandea izanen da Oberena dantza taldearen egun handia, eta, urtero bezala, berritasunak aurkezteko eguna izanen da. Nagusiena, Lapurdiko inauterietako jantzi berriak izanen dira. Lan handia egin ondotik, abenduaren 3rako prest izanen dira inauterietan karrikara atera ohi diren pertsonaiak. Ez da hori berritasun bakarra izanen, aitzitik. Oberenako dantzari beteranoek Cintruenigoko sanjuanada plazaratuko dute, eta gurasoen taldekoek Lizoainibar-Arriasgoitiko ingurutxoa; biak ala biak berriak dira taldean.

Eguna 10:00etan abiatuko da eguna, erretegian eskainiko den gosariarekin. Ekitaldi nagusia aurreratu egin da, eta 11:30ean izanen da aurten, betiko tokian: kiroldegian. 13:00etan dantzari tikiendako mokadutxo bat aterako dute Oberenako tabernan, eta ordu erdi beranduago kalejiran abiatuko dira dantzari eta musikariak Embrujo jatetxera. Hainbat tabernetan gelditu ondotik, 15:00etan bazkaria eginen dute denek elkarrekin. Bazkalondoak luzeak izan ohi dira abenduaren 3an, eta aurten ere, seguruenik, hala izanen da. Eta egonen da afaldu, eta parrandarekin jarraituko duenik, doike.

Dantzari tikiak 2015eko abenduaren 3an dantzan

Dantzari tikiak 2015eko abenduaren 3an dantzan

Se acerca el 3 de diciembre, también Día del Dantzari de Oberena. El domingo Oberena dantza taldea celebrará su gran día y, como todos los años, aprovechará la ocasión para presentar novedades ante el público. La principal este año serán los nuevos trajes que se han confeccionado para representar el carnaval de Lapurdi. Así pues, se ofrecerá dicho carnaval con todos los personajes en escena. De todas formas, ésa no será la única novedad. El grupo de veteranos presentará la sanjuanada de Cintruénigo y el grupo de padres y madres bailará el ingurutxo de Lizoainibar-Arriasgoiti. Las dos son danzas nuevas para el repertorio del grupo.

El día comenzará a las 10:00 con un almuerzo en los asadores. El acto central se ha adelantado y comenzará a las 11:30 en el lugar de siempre: el polideportivo. Después de la actuación, los txikis tendrán un lunch a las 13:00 en el bar de Oberena y media hora más tarde dantzaris y músicos saldrán en kalejira hacia el restaurante Embrujo. Por el camino se harán algunas paradas en bares para terminar con una comida de hermandad a las 15:00. Como todos los años, no faltará la sobremesa que seguro se alargará. Seguro que también habrá quien siga con la parranda despues de reponer fuerzas con un bocadillo.