Igandean gazteenen eta beteranoen txanda

Oberenako dantzari ttiki eta gazteek Sestaoko Umeen Euskal Jaian parte hartuko dute. Beteranoak, berriz, Mutiloako Gure Dantzak jaialdira joanen dira || Txikis y jóvenes de Oberena bailarán en Sestao y el grupo de veteranos acudirá al festival Gure Dantzak en Mutiloa

2019-06-13 19:20

Asteburu bete dantza dute Oberenako kideek. Bihar eta etzi Azpilagañako bestetan ariko dira, baina igandean ere hitzorduak izanen dituzte Iruñetik kanpo. Sestaon eta Mutiloan ariko dira, gazteenak eta beteranoenak hurrenez hurren.

Aspaldi hasi zen Oberena dantza taldea Salleko taldeak antolatzen duen Sestaoko Umeen Euskal Jaian parte hartzen, eta aurten ere han izanen dira. Egun osoa pasako dute han Oberenako ttikien, ertainen eta gazteen taldeak. Goizean herrian barna ariko dira dantzan, eta, arratsaldean, gonbidatutako talde guziek batera aurkeztuko dituzte dantzak. Hauek dira Oberenarekin batera arko diren taldeak: Arriskugarri (Sestao), Besaide (Elorrio), Enarak (Las Carreras), Eusko Lorak (Sestao), Ikusgarri (Portugalete), Oñatz (Oñati), Txindurri (Ermua), Zerutxu (Markina-Xemein), Zugaitza (Santurtzi) eta Salleko (Sestao).

Beteranoek ere dantzatu beharko dute asteburu honetan. Igandean Gure Dantzak jaialdia antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak Mutiloan, herrialdeko helduen dantza taldeen topagunea. Aranguren Ibarreko Irulegi elkartearekin elkarlanean antolatu dute eguna, eta ibarreko musika bandak joko du ekitaldi nagusian. 11:00etan hasiko dira jarduerak, kalejirak eginez. Ekitaldi nagusia 12:30ean izanen da herriko plazan. Arratsaldean Lau Urrats taldeak dantzaldia eskainiko du.

Gure Dantzak jaialdia Azpilagañan, 2016. urtean.

El fin de semana viene cargadico. Mañana y pasado mañana Oberena bailará en fiestas de Azpilagaña y el domingo habrá doble cita fuera de Iruñea: en Sestao y en Mutiloa. A la primera acudirán los grupos más jóvenes y a la segunda el más veterano.

La relación de Oberena con el grupo Salleko de Sestao viene de atrás y durante muchos años han participado en Umeen Euskal Jaia. Este año también lo harán. Pasarán todo el día en la localidad bizkaina. Por la mañana bailarán por las calles de la ciudad y por la tarde todos los grupos actuarán a la vez. Éstos son los grupos que bailarán junto a Oberena: Arriskugarri (Sestao), Besaide (Elorrio), Enarak (Las Carreras), Eusko Lorak (Sestao), Ikusgarri (Portugalete), Oñatz (Oñati), Txindurri (Ermua), Zerutxu (Markina-Xemein), Zugaitza (Santurtzi) eta Salleko (Sestao).

El grupo veterano también tendrá actuación, en el festival Gure Dantzak que organiza Nafarroako Dantzarien Biltzarra para grupos de danzas de personas adultas. Este año se organiza junto a la asociación Irulegi del Valle de Aranguren y la banda local tocará en el acto central. El día comenzará a las 11:00 con unas kalejiras y el acto central será a las 12:30 en la plaza del pueblo. Por la tarde habrá bailables de la mano del grupo Lau Urrats.