Oberenak eutsi eginen dio Dantzari Ttikien Jaiari

Apirilaren 24an ospatuko da Dantzari Ttikien VII. Jaia, Oberenako kiroldegian. Aurten ez du beste talderik parte hartuko eta Internet bidez ikusteko aukera izanen da || Dantzari Ttikien VII. Jaia se celebrará el 24 de abril en el polideportivo de Oberena. Este año no habrá grupos invitados

2021-04-15 12:32

Eutsi! Horixe izanen da aurtengo Dantzari Ttikien VII. Jaiaren leloa. Izan ere, pandemia garaian zaila baita horrelako besta bat antolatzea, baina, hala ere, eutsi eginen diote hitzorduari: apirilaren 24an iraganen da. Ezohikoa izanen da, ezin izanen baitute beste talderik gonbidatu, beraz, Oberena dantza taldeko ttikiek baizik ez dute parte hartuko aurtengo edizioan. Mugatua izanen da dantzari kopurua, eta baita ikusle kopurua ere; beraz, Internet bidez jarraitzeko parada eskainiko du Oberenak.

Ez kalejirarik, ez bazkaririk, ez bestelako jarduerarik: emanaldia baizik ez da izanen aurten, 11:00etan, Oberenako kiroldegian. Bertan sartzeko aldez aurretik gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa izanen da. Dantzari bakoitzak bi gonbidapen izanen ditu, segurtasun neurriek ez baitute jende gehiago elkartzeko aukerarik ematen. Hala ere, sarrerarik ez dutenek Oberena dantza taldearen Youtubeko kanalean ikus dezakete saioa.

Dantzari Ttikien Jaiak

Bi urterik behin ospatzen da Dantzari Ttikien Jaia, eta hirugarren ediziotik karrikan egin izan da, Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan. Lauzpabost talde gonbidatu ohi ditu Oberenak egun horretan, denek elkarrekin dantzatu eta gozatzeko. Aurtengoa bestelakoa izanen da COVID-19rengatik.

Oberena dantza taldea se resiste a suspender Dantzari Ttikien Jaia, que este año celebrará su séptima edición con el lema Eutsi! (Aguanta). Y es que en la época de la pandemia es difícil organizar una fiesta de estas características, pero aún así, mantendrán la cita el 24 de abril. No será con un formato habitual, ya que no podrán invitar a ningún otro grupo, por lo que en esta edición sólo participarán los txikis de Oberena dantza taldea. El número de dantzaris será limitado, así como el número de espectadores, por lo que Oberena ofrecerá la posibilidad de seguir el evento por Internet.

No habrá kalejiras, comidas ni otras actividades: este año sólo habrá una actuación a las 11:00 en el polideportivo de Oberena. Para acceder al mismo será imprescindible obtener invitación previa. Cada dantzari contará con dos invitaciones, ya que las medidas de seguridad no permiten un aforo amplio. Sin embargo, los que no tienen entrada pueden ver el programa en el canal de Youtube de Oberena dantza taldea.

La fiesta

Dantzari Ttikien Jaia es un encuentro de dantzaris txikis que se celebra cada dos años y desde la tercera edición ha transcurrido en la calle, en los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. Ese día Oberena invita a cuatro o cinco grupos para bailar y disfrutar de la jornada juntos. Este año será la excepción por la COVID-19.