Jose Mari Pastor “Artzai” margolariaren akuarelak erakusgai dituen erakusketa antolatu du Atarrabiako udalak. “Janzkera Euskal Herrian: motak, jantziak, dantzak, inauteria” izenpean, gure herri-jantzien eta dantzarako eta inauterietako jantzien originaltasuna, aniztasuna, aberastasuna eta kolorea ezagutaraztea du helburu. Dantzari ttikien ezagutza handitu nahirik, heldu den urriaren 30ean Atarrabiako Pilategian dagoen erakusketa hau bisitatuko dugu. Gainera, bertan izanik,…
Oporretatik bueltan
Udako oporrak pasatu direlarik, berriz ere kurtsoari ekitea dagokigu dantzarioi. Iragan astean bilera egin genuen eta bertan azaldu genizkizuen aurtengo nondik-norakoak zeintzuk izanen ziren. Beraz, ostiral honetan, urriak 2, txikienak entsaiatzen hasiko dira 18:00etan (mutil nagusienak 18:30etan). Maitane, Amaia, Izaskun, Gorka eta Iker Después de estas largas vacaciones de verano, toca retomar la dinámica de…
Euskal Herriko Dantzari Eguna 2009
Dantzari Egun Osoa Egunak hodeitsu argitu badu ere, 11:30etarako eguzkia izan dugu Atarrabiako ortzian jaun eta jabe. Orduan hasi dira jatorrizko taldeak dantzan. Iadanik jendea gerturatua zen Udal enparantzara artisau azokari begiradatxo bat ematera, baina txistu doinuek jendea karpara gerturatu dute. Iribas, Izaba, Leitza eta Berako dantzek ederki alaitu dute dantza protagonista izan den eguna…
EHko Dantzari Eguna 09
Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra,…
SANFERMINAK
Uztailaren 6an, 13:30ean Foru Enparantzan: Folklore jaialdia Iruñerriko euskal dantza talde guziekin batera. Uztailaren 7an, Takoneran: Patxi Perez eta Konpainia Uztailaren 8an, 11:30ean Baratxurien enparantzan: Ttikien egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Uztailaren 13an, euskara eguna: Zpeiz Mukaki Muthiko Alaiaken 12:00etan San Ferminetan, egunero, euskal dantzak 21:00etatik aitzina Gaztelu Enparantzan. ONGI PASA BESTETAN, EGIN IRRI,…
