Oberena dantza taldeak bere eguna ospatuko du larunbatean

Belaunaldi guzietako dantzariak ariko dira Oberenako kiroldegian, 11:30etatik aurrera || Dantzaris de todas las generaciones actuarán a partir de las 11:30 en el polideportivo de Oberena

2022-11-30 15:30

Oberena dantza taldearen eguna da, besteak beste, abenduaren 3a. Larunbatean besta handia izanen da Oberenan, belaunaldi guzietako dantzariak bilduko dituena. Aurten maskararik gabe. 11:30ean dantzaldia eskainiko dute adin guzietako dantzariek Oberenako kiroldegian (11:00etan irekiko dira ateak) eta, ondotik, gaztetxoek mokadutxoa hartuko dute 13:30ean eta helduek bazkaria izanen dute 14:30ean. Arratsaldean bazkideen txokoan luzatuko da bazkalondoa.

Aurten emanaldiak bi atal izanen ditu. Lehenbizikoan ariko dira talde txikiak, beteranoak eta gurasoen taldea. Oiongo Patroi Santuen dantza, Jaurrietako Axuri-beltza, Berako makil-dantza, Aurizko ingurutxoa eta Durangaldeko dantzari dantza eskainiko dituzte atal horretan. Bigarrenean talde nagusiak Zuberoako maskaradetako dantzak eskainiko ditu. Kiroldegiaren akustikagatik, dantzaren puskak baizik ez dituzte emanen. Beste berritasuna: ikusleak harmailan ez ezik, beheko partean ere paratu daitezke.

El 3 de diciembre, entre otras cosas, se festeja el día de Oberena dantza taldea. El sábado se celebrará una gran fiesta en Oberena, que reunirá a dantzaris de todas las generaciones. Este año sin mascarillas. A las 11:30 los dantzaris de todas las edades ofrecerán una actuación en el polideportivo de Oberena (a las 11:00 horas se abrirán las puertas), seguida de un lunch para los y las más jóvenes a las 13:30 y una comida para los adultos a las 14:30. Por la tarde se prolongará la sobremesa en la zona de socios.

Este año el acto central se dividirá en dos partes. En la primera bailarán los grupos txikis, el grupo veterano y el grupo de padres y madres. Estos grupos bailarán la danza de los Santos Patronos de Oion, Axuri-Beltza de Jaurrieta, makil-dantza de Bera, ingurutxo de Auritz y dantzari-dantza de Durango. En la segunda parte el grupo principal ofrecerá los bailes de las mascaradas de Zuberoa. Por la acústica del polideportivo, sólo se ofrecerán las partes bailadas. Otra novedad: el público podrá ponerse también abajo, en la pista.