Hungariara Bidaia

Aurten ere Oberena dantza taldeko dantzariek izanen dute Euskal Herria utzi eta atzerrira bidaiatzeko aukerarik. Hungariako Errepublika izanen da gure kultura erakusteko herrialdea. Abuztuaren 11tik 17ra bitarte bertako dantza tradizional jaialdi internazionalean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Csongrádeko hiriburu den Szeged hirian izanen dira agorrileko bidai honetan. Hala ere, Hungariara heldu aitzinetik, egun bateko…

Gehiago irakurri

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak…

Gehiago irakurri

Horra, horra gure Olentzero!

Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den “Mesias Sarritan” dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate…

Gehiago irakurri

Dantzari Txikien Topaketa ’08

Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du…

Gehiago irakurri

Abendaren 3a bertan

Ikasturtea hasi zen irailean eta berarekin batera dantzariok denboraldi berriari ekin genion. Arrosadiako Euskaraz Bai egunean dantzan ibili ginen abestera irten ziren Iruña Kantuzeko kideak lagun genituela. Hala ere, ezin uka dezakegu aurreko igandean eskeinitako emanaldia izan dela taldearen pizgarri. Izan ere, Naxeran antolatutakoaren antzeko emanaldia ikusteko parada izan baitzuten Barakaldoko kultur etxera bertaratutakoek. Irailetik…

Gehiago irakurri