Gaur ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna, Atarrabian. Goizean-goiz hasiko den egitaraua ez da akituko bihar goizaldera arte. Urtero bezala, Euskal Herri osoko dantza taldeak elkartuko dira gure herriko dantzak plazaratzeko asmoz. Herrialde bakoitzak bere dantzak aurkeztuko ditu eta gero afaria eta gaupasa izanen dute guziek. Dena-den, hori ez da gaurko prestaturik dagoen gauza bakarra,…
Tag Archives: nafarroa
SANFERMINAK
Uztailaren 6an, 13:30ean Foru Enparantzan: Folklore jaialdia Iruñerriko euskal dantza talde guziekin batera. Uztailaren 7an, Takoneran: Patxi Perez eta Konpainia Uztailaren 8an, 11:30ean Baratxurien enparantzan: Ttikien egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Uztailaren 13an, euskara eguna: Zpeiz Mukaki Muthiko Alaiaken 12:00etan San Ferminetan, egunero, euskal dantzak 21:00etatik aitzina Gaztelu Enparantzan. ONGI PASA BESTETAN, EGIN IRRI,…
NAfDTxE-ko argazkiak
Sarean dira iada iragan astean ospaturiko Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko argazkiak eta bideoak. Las fotos y videos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna ya están en internet.Izurdiagan eskeinitako dantza emanaldiaEkitaldi NagusiaBideoak…
Nafarroako DTxE 09
Hitz bakar batean laburbildu dezakegu igandea: Zoragarria. Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte izan zen ekitaldi ezberdinez gozatzeko parada Sakanan. Oberenako dantzari ttikiek Izurdiagan hasi zuten Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Larratz dantza taldearekin batera, dantza emanaldi bikaina eskaini zuten. Hodeiak gerturatzen hasi ziren hamaikak aldera, baina dantza saio osoan zehar ez zen ttanttarik erori. Dantzaren…
Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09
Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan…
