Txistu eskola, bigarrenez

Aurten ere Oberena dantza taldeak txistu eskola jarriko du martxan. Izen emateko epea hasi da, eta bi mailatako taldeak osatzeko aukera egonen da || Oberena dantza taldea dispondrá de escuela de txistu por segundo año consecutivo. Está abierta la inscripción y cabe la posibilidad de que haya dos niveles

Txistua ikasteko aitzakiarik ez da. Iaz bezala, aurten ere Oberenak txistu eskola martxan jarriko du urritik aurrera. Aitor Urkiza taldeko musikaria izanen da irakaslea, eta ikasturtea maiatzan bukatuko da. Urte beteko ikastaroa 50 eurokoa izanen da –80 eurokoa Oberenako bazkide ez direnendako–, eta 12 urtetik goitiko edozeinek eman dezake izena. Hamarreko taldeetan eskainiko dira eskolak, eta aukerarik balego, bi talde ere sortuko dira, mailaren araberakoak. Izena emateko epea irailaren 28an bukatuko da, eta Oberenako bulegoan zein e-mail bidez egin daiteke. Bigarren bidea hautatuz gero, mezua oberenadt@oberenadantzataldea.eus helbidera bidali behar da.
No hay excusa que valga para no aprender a tocar el txistu. Este año también habrá oportunidad en la escuela de txistu de Oberena. El profesor será el músico del grupo Aitor Urkiza y el curso comenzará en octubre y terminará en mayo. Los alumnos tendrán que abonar 50 euros por todo el año –80 euros en el caso de los no socios– y está dirigido a cualquier persona mayor de 12 años. Las clases se impartirán en grupos de diez personas y, si cabe la posibilidad, se harán dos grupos divididos por niveles. El plazo de inscripción está abierto hasta el 28 de septiembre y se puede hacer en la oficina de Oberena o vía e-mail en la dirección oberenadt@oberenadantzataldea.eus