Iraileko kronika

IRAILA Irailaren hasieran dantza saiorik ez genuen izan baina izan genituen ezkontzetako arkuak (dantzariok gutxien maite duguna). Fanfarrekoek egin zuten lan baina bakarka. Artikako jaietan dianak jotzen ibili ziren txistulariak larunbat goizean eta igandean fanfarre osoa aritu zen goizez kalejiran eta bazkalondoa alaitzen gero. Hilaren 9tik 11ra Katalunia aldera joan ginen bertako Xicots de Vilafrancak…

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna

EHDE ’07 Bihar, Irailak 30, ospatuko da Euskal Herriko Dantzari Eguna Arabako hiriburuan. Urtero bezenaz herrialde guzietako ordezkariek parte hartuko dute EDBk antolaturiko festa honetan. Nafarroaren ordezkariak Basakaitz, Larratz, Txori Zuri eta Oberena izanen dira eta goizeko ekitaldian Monteagudoko dancea eskeiniko dute. Arratsaldean erromeriarekin gozatzeko aukera izanen dute dantzari guztiek. Mañana día 30 de Septiembre…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak I

EKAINA Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen. Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale…

Gehiago irakurri

Urte Hasierako Kronika

URTE HASIERAKO KRONIKA (urtarrila-maiatza) Negu partean entsegutan egon ginen, betiko moduan. Ihauteritan fanfarrekoek juerga pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta Labiano eta Iruñeko ihauterietan jotzen egon ginen. Hurrena Nafarroako dantzari eguna izan zen. Arbizun izan genuen ordu erdi luzeko saioa. Leku ederra dantzatzeko, baina azkeneko dantza egiten hasi eta euri jasa izugarria bota…

Gehiago irakurri