Udako Kronikak III

ABUZTUALehenengo asteburua baino ez genuen erdi-libre eta txikiekin Barriara joateko probestu genuen. Hala ere Iruñean geratu zirenek izan zuten zer ospatu, Irantzuren ezkontza izan baitzen aste hartan (ikusten duzuenez aurten dantzari ohi asko ari dira ezkontzen). Bueltan ensaioei gogor ekin genien, ordu eta erdiko emanaldi berezi bat prestatu behar baikenuen. Najera aldera joan ginen 11an…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak II

UZTAILA Hilaren lehenengoan peñen egunean aritu ginen fanfarrearekin batera. Badirudi Iruñean Uztaila ez dela hasten San Fermin bezpera arte. Guk ere hala uste genuen baina uztailaren 4an Donibane auzoko merkatari elkarteak emanaldi bat egiteko eskatu zigun. Hurrena bai, Uztailaren 6a izan zen. Iruñeko dantzariondako urteko momentu garrantzitsuenetarikoa (edo garrantzitsuena?). Gutariko askorentzat San Ferminak foru enparantzako…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak I

EKAINA Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen. Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale…

Gehiago irakurri

Urte Hasierako Kronika

URTE HASIERAKO KRONIKA (urtarrila-maiatza) Negu partean entsegutan egon ginen, betiko moduan. Ihauteritan fanfarrekoek juerga pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta Labiano eta Iruñeko ihauterietan jotzen egon ginen. Hurrena Nafarroako dantzari eguna izan zen. Arbizun izan genuen ordu erdi luzeko saioa. Leku ederra dantzatzeko, baina azkeneko dantza egiten hasi eta euri jasa izugarria bota…

Gehiago irakurri

Barria 2007

BARRIA 2007 Aurten dantza kanpaldia antolatu genuen eta abuztuaren 2tik 5era Barrian egon ginen dantza taldeko txikienekin. Primeran pasa genuen Arabako eskualde honetan. Akelarrea, dantza, musika, mendi ateraldiak, gymkhana, frogak, gaubelak, postontzia, … ez genuen aspertzeko astirik izan eta gainera txikien artean harremanak sendotzeko balio izan zigun.Txikiek denbora laburregia zela zioten, baina datorren urtean gehiago…

Gehiago irakurri