Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak…
Maskaradak 09
Iragan da 2008. urtea eta hemen dugu 2009a. Urtero bezala, aurten ere Maskaradek emanen diote hasiera. Urtarrilaren hamaikan hasi eta apirilaren hamabira arte, herriz-herri ibiliko dira Barkoxeko gazteak Zuberoko kantu eta dantzak plazaratzen. Urtarrilaren 11an, Barkoxe Urtarrilaren 18an, Eskiula Urtarrilaren 25an, Ezpeize Barantailaren 1.an, Urdiñarbe Barantailaren 8an, Atharratze Barantailaren 15an, Muskildi Martxoaren 1.an, Altzürükü Martxoaren…
Horra, horra gure Olentzero!
Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den « Mesias Sarritan » dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate…
Dantzari Txikien Topaketa ’08
Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du…
Barakaldoko argazkiak
Barakaldon eskeini genuen emanaldiaren argazkiak sarean dira iada. Hauek ikusteko sartu http://oberenadantzataldeainfo.wordpress.com gunean eta bertan klikatu argazki eta bideoetan. En la web http://oberenadantzataldeainfo.wordpress.com podréis disfrutar de las fotos que sacamos en Barakaldo…
