Oberenako tikiek Lizarren Doinua taularatuko dute azaroan

Azaroaren 10ean eta 18an
errepikatuko da Lizarren Doinua ikusgarria Beran eta Burlatan hurrenez
hurren. Herri bietako kultur etxeetan izanen dira emanaldiak.
El
espectáculo Lizarren Doinua se repetirá el 10 y 18 de Noviembre. Se
ofrecerá en las casas de cultura de Bera y Burlata respectivamente.

Urte baten buruan bueltan da Lizarren Doinua ikusgarria. 2011ko azaroaren 19an estreinatu zuten
Oberena dantza taldeko tikiek Nafarroako Antzerki Eskolan, taldearen
70. urteurrenaren karietara. Orduan jende anitz kanpoan geratu zen,
beraz, emanaldia errepikatzea erabaki du Oberena dantza taldeak.
Gainera, Berako Gure Txokoa elkarteak beste emanaldi bat antolatu du.
Horregatik, azaroaren 10ean eta 18an taularatuko da Lizarren Doinua,
Berako eta Burlatako Kultur Etxeetan hurrenez hurren.
Berako
emanaldiari dagokionez, 18:00etan izanen da. Sarrerak 16:00etatik
aitzinera erosteko aukera izanen da Kultur Etxean bertan, eta 17:30ean
irekiko dira ateak. Burlatan, berriz, 18:30ean hasiko da emanaldia, eta
sarrerak 16:30etatik aitzinera erosteko aukera izanen da. Azkenengo
emanaldia ikusteko lehenagotik ere eskuratu daitezke sarrerak. Oberena
Kirol Elkartean salduko dira astelehenetik ostiralera 16:30etatik
19:00etara, eta baita Karrikiri euskal dendan ere. Haurrek 3 eurotan
eskuratu ditzakete, helduek 5 eurotan. Bestalde, azaroan lanpeturik
izanen direnek ikusgarriaren DVDa salgai dute.

Lizarren Doinua
Antzerkia
eta euskal dantza uztartzen dituen ikusgarria da Lizarren Doinua.
Oberena dantza taldeko tikiekin egindako lana da, eta dantzariez
gainera, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta erraldoiek
parte hartzen dute. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen
ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker.
Ezbairik gabe, Oberenako dantzari tikiek egin duten proiektu
handienetariko bat izan da hau.


Después de un año vuelve Lizarren Doinua, espectáculo que fusiona teatro y euskal dantza. Esta obra se estrenó el 19 de Noviembre de 2011
en la Escuela Navarra de Teatro con motivo del 70 aniversario de
Oberena dantza taldea. Entonces hubo gente que se quedó fuera y por eso
han decidido repetir la actuación. Además, Gure Txokoa elkartea ha
organizado otra función en Bera. Así que Lizarren Doinua se podrá ver el
10 y 18 de Noviembre, en las Casas de Cultura de Bera y Burlada
respectivamente.
En
Bera comenzará a las 18:00. Las entradas se podrán adquirir a partir de
las 16:00 en la Casa de Cultura y a las 17:30 se abrirán las puertas.
En Burlada la actuación comenzará a las 18:30 y las entradas se podrán
comprar a partir de las 16:30 en la Casa de Cultura. En el caso de ésta
última también se podrán adquirir las entradas con antelación. Estarán a
la venta en el Club Deportivo Oberena de lunes a viernes entre las
16:30 y las 19:00 de la tarde, y también se venderán en la tienda de
Karrikiri. La entrada de niños cuesta 3 euros y la de adultos 5. El que
no pueda asistir, puede comprar el DVD del espectáculo mediante esta web.

Lizarren Doinua
Lizarren
Doinua es una obra que fusiona teatro y euskal dantza. Es un trabajo
llevado a cabo con los txikis de Oberena dantza taldea. A parte de los
dantzaris también participan la fanfarre Oberena, txalapartaris,
gaiteros y gigantes. Por otro lado, en un momento de la obra se utilizan
soportes audiovisuales, gracias a los dibujos animados creados por Jon
Garai. Sin ninguna duda, uno de los proyectos más importantes que ha
llevado a cabo el grupo txiki de Oberen.