Urte Hasierako Kronika

URTE HASIERAKO KRONIKA (urtarrila-maiatza) Negu partean entsegutan egon ginen, betiko moduan. Ihauteritan fanfarrekoek juerga pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta Labiano eta Iruñeko ihauterietan jotzen egon ginen. Hurrena Nafarroako dantzari eguna izan zen. Arbizun izan genuen ordu erdi luzeko saioa. Leku ederra dantzatzeko, baina azkeneko dantza egiten hasi eta euri jasa izugarria bota zuen. Lapurdiko ihauteriekin madarikazioren bat egin digutela dirudi! Bertan behera utzi behar izan genuen saioa eta Irurtzunera joan ginen. Han bai, eguraldi ederra zegoen. Nafarroako hainbat dantza talderekin batera Agintariena, Igitaidantza eta Tuterako jota dantzatu genituen. Bertako taldeak ikusteko aukera ere izan genuen. Ondoren Patxi ta konpainiarekin motorrak berotzen hasi ginen gaueko parrandarako. Afari dibertigarria izan genuen eta gero gaupasa. Baina handiak ongi pasatzen geunden bitartean txikiei lan egitea egokitu zitzaien, egun hartan etorri baitzen San Miguel Oberenara, eta harrera egitera joan behar izan zuten.

Maiatzean makila-dantzen nazioarteko jaialdira gonbidatu gintuzten Duguna dantza taldekoek. Arratsalde polita izan zen eta hainbat lekutako makila-dantzak egun berean ikustea esperientzia aberasgarria izan zen. Egun hartan ere izan genuen afaria, eta egun hartan ere txikiei tokatu zitzaien Oberenako protokoloetara joatea (ping-pong txapelketa).
Hilabete honetan Iosuren ezkontza ere izan genuen, taldeko dantzari ohia.
Maiatzaren bukaeran txikiek AEK egunean parte hartu zuten, irrintzi dorre parean egindako bestan. Euria izan zen nagusi baina hala ere eguraldi txarrari aurre egin eta oso gustora ibili ginen Iruñerriko beste zenbait talderekin batera dantzatzen. Gainera bukatzerakoan txokolate beroa genuen zain.Irune URTE HASIERAKO KRONIKA (enero-mayo) El invierno fue tiempo de ensayo como de costumbre, aunque la fanfarre aprovechó los carnavales para salir a la calle. Así pues, visitaron Labiano y estuvieron en los carnavales de Iruñea. La siguiente juerga, esta también podríamos tomarla como tradición, fue en el Nafarroako dantzari eguna. Teníamos que bailar durante una hora larga en un precioso pueblo, Arbitzu, pero no pudimos terminar puesto que conforme empezaban a sonar las primeras notas de la entrada de Laburdi comenzó a jarrear. Creo que nos han echado una maldición en este baile. Tras la tempestad llegó la calma y con el sol acompañándonos salimos a desfilar por las calles de Irurtzun. Junto con otros grupos de danzas de Navarra bailamos Agintariena, Igitaidantza y la jota e Tudela. También tuvimos la oportunidad de disfrutar del grupo de la localidad y después de tanta dantza… pues a bailar con Patxi ta konpainia. Como habíamos entrado en ambiente cenamos entre cánticos y danzas y terminamos con una gran gaupasa.
Pero mientras los mayores nos lo pasábamos en grande a los txikis les tocó trabajar puesto que el mismo día San Miguerl visitaba el club deportivo Oberena y debían darle la bienvenida.En mayo pasamos una magnífica tarde bailando en el makila dantzen nazioarteko jaialdia que organizó Duguna, en el que pudimos disfrutar de diferentes grupos provenidos de otros países. Aquel día también tuvimos cena y los txikis mientras tanto currando (la final de ping-pong que se jugaba en Oberena).
Este mes también se celebró la boda del exdantzari Iosu.
El mes de mayo llegaba a su fin, pero antes de pasar al siguiente mes nuestros txikis participaron en el día de AEK de San Juan, frente a la torre Irrintzi. Esta vez la lluvia también quiso acompañarnos, pero nos respetó lo suficiente para que los dantzaris más pequeños pudieran bailar. Los txikis de diferentes grupos de Iruñerria que participaron pudieron disfrutar de un chocolate caliente para reponer fuerzas.