Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.
Oberena peñaren egunean dantzatuko du Oberena dantza taldeak. Larunbatean izanen da, 18:30etatik aurrera abiatuko den kalejiran. Iruñeko Alde Zaharreko karriketan dantzatuko dute gure dantzariek peñako kideak lagun dituztela. Giroa alaitzeko ardura izanen du dantza taldeak, eta bukatzean merendua izanen dute Oberena peñan bertan.
Bestalde, ekitaldi gehiago izanen dira egunean zehar. Hamaiketakoarekin hasiko dute eguna, eta 12:00etan hondar urtean jaiotako haurrei zapi gorria oparituko diete. Ondotik tabernarik taberna ibiliko dira Iraunkorrak txarangarekin batera. Eguerdian elkartasun bazkaria izanen da peñan, eta ADANO minbizidun haurrak laguntzeko elkarteari “2012 Mandarra Solidarioa” emanen diote. Gauean ere izanen da girorik.
Oberenako dantzariak Garaioan egindako emanaldian |