(Euskera) Zumarragako espedizioa

Oberenako dantzariak Zumarragako bestetan ariko dira larunbatean dantzan || Dantzaris de Oberena bailarán el sábado en fiestas de Zumarraga

2019-06-27 12:27

Iaz egin zuen gonbitea Irrintzi Dantza Taldeak, baina Oberenakoek ezin. Aurten berriz ere saiatu dira, eta, zailtasunak-zailtasun (ez baitira datarik onenak taldearendako), aurten bai, aurten Zumarragan dantzatuko dute Oberenako kideek. Larunbatean izanen da, herriko besten karietara. Iruñetik 12 lagun joanen dira Nafarroako dantzak erakustera.

Dantza jaialdia Zelai Arizti frontonean izanen da, 18:00etan. Bertako Irrintzi eta Lurra taldeekin batera ariko dira Oberenakoak. Emanaldian Bortzirietako, Baztango eta Baxenafarroko dantzak plazaratuko dituzte iruindarrek. Ondoren, afaltzera eta haiekin batera besta egitera gonbidatu dituzte Irrintzi taldekoek. Beraz, espedizio interesgarria izanen dela iduri du.

Kasu! Eguraldi txarra baldin bada, Zelai Arizti aretoan izanen da jaialdia.

Oberenakoak Berako bordon dantza plazaratzen, Azpilagañan

El año pasado llegó la primera invitación de Irrintzi Dantza Taldea, pero fue imposible. Este año ha vuelto a llegar y no se podía decir que no, aun que no han faltado las dificultades, ya que no es la mejor fecha para el grupo. Pero este año sí, dantzaris de Oberena actuarán en Zumarraga. Será este sábado en las fiestas del pueblo. Acudirán 12 miembros del grupo para ofrecer danzas de Navarra.

El festival de danza será en el frontón Zelai Arizti a las 18:00. En la actuación participarán los grupos locales Irrintzi y Lurra, y Oberena. Los dantzaris de Iruñea bailarán danzas de Bortziriak, Baztan y Baja Navarra. Después, el grupo Irrintzi les invita a cenar y les ofrecerán sitio para quedarse a dormir. Parece que dará de si la expedición.

¡Atención! Si hiciera mal tiempo el festival de dantza será en Zelai Arizti aretoa.