Udako Kronikak I

EKAINA Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen.

Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale izan da beti aktuazio hau gure taldean).

Hala ere San Juanetan ibiltzen gara taldeak lanpetuen. Bezperetan Azpilagañako (hau ere taldeko askoren auzoa dugu) jaietan egon ginen dantzatzen taldeko guztiak eta San Juan egunez bitan dantzatu genuen. Goizez urritasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteak antolatutako jaian egon ginen dantzan. Oso harrera ona izan genuen eta asko disfrutatu genuen. Arratsaldez aldiz autobusa hartu eta Urritzara joan ginen. Gustora ibili ginen hemen ere eta emanaldiaren ondoren herriko gazteekin aulkien jokoan aritu ginen zuzeneko musikarekin!

Mutilek hilabete honetan ere izan zuten haientzako bakarrik izan zen aktuazio txiki bat Baluarten, turismo saileko sari banaketan.

Hilabetea amaitzeko Harizti dantza taldekoek Barañaingo auzoko jaietara gonbidatu gintuzten eta han primerako arratsaldea pasa genuen. Dantzaren ostean, afari goxo-goxoa eta kafe eta kantu batzuen buruan kalean ginen berriz ere dantzan (oraingoan txozna-gunean).

JUNIO En Junio, como de costumbre, anduvimos bastante liados. Comenzamos el mes con la boda de Nerea y al día siguiente bailando en las fiestas de nuestro barrio, Arrosadia. Había caras de haber trasnochado, puesto que los que no estuvieron en la boda también tuvieron buena juerga en Arrosadia la noche anterior. La siguiente semana fuimos a la Tómbola todo el grupo (txikis inclusive) a retomar una tradición (hasta hace poco todos los años bailábamos aquí en estos días presanfermineros)

Aun así, los días más ajetreados suelen ser los de San Juan. En vísperas bailamos en las fiestas de nuestro barrio vecino Azpilagaña y en San Juan hicimos doblete: a la mañana en Pamplona, en una fiesta organizada por la asociación de discapacitados, y a la tarde cogimos el bus y nos dirigimos a Urritza. En este segundo pueblo disfrutamos mucho después de la actuación jugando a las sillas con la gente del pueblo.

Por otra parte, los chicos pudieron disfrutar de una mini-actuación para ellos solos, puesto que les llamaron para bailar la bordondantza de Lesaka en la entrega de premios de turismo (en Baluarte).

Para terminar el mes con un buen sabor de boca el grupo Harizti nos invitó a bailar en fiestas de Barañain. Tras la actuación disfrutamos de un buen menú con ensalada y con un café y unos cánticos salimos a bailar (esta vez en el txozna-gunea)