Peñak badu lokal berria

Oberena peñak lokal berria inauguratu du gaur Jarauta karrikan. 12:30ak aldera hasi da ekitaldia, Oberenako dantzarien eskutik. Aurreskua dantzatu ondotik, kontsiliarioak lokala bedeinkatu du eta dantzari ekin zaio berriz ere. Jota eta porrusalda doinuekin alaitu dute eguna dantzariek eta fanfarreak. Honen guziaren ondotik pintxoak atera dituzte bertaratu den ororendako. Arratsaldean giro onak jarraituko du eta…

Gehiago irakurri

Berrikuntzak

Berrikuntzak hasi dira Oberena Dantza Taldearen blog ofizialean. Hainbat irakurlek eskatu du bi blogak bakar batean batzea eta honela izanen da hemendik aitzina. Informaziorako soilik genuen bloga (oberenadantzataldeainfo) desagertu da eta blog honetan aurkituko dituzue guri buruzko atalak. Sailei dagokionez ez da aldaketarik izanen, beraz, « Taldea », « Historia », « Fanfarrea », « Multimedia » eta « Agenda » atalek bere horretan jarraituko dute…

Gehiago irakurri

Haziz, creciendo

2009. urtea amaitzear dugularik, eskerrak eman behar dizkizuegu blog hau jarraitu duzuen guzioi. Bidean trabak topatu baditugu ere, zuengana iritsi gara eta zuek guregana ere, noski. Aurten balantze positiboa egitea tokatzen zaigu, 1800 bisita lortu baititugu. Urteak pasa ahala gure irakurle kopurua haziz doa eta horrek ematen digu indarra aurrera egiteko. Esker aunitz beraz jarraitzen…

Gehiago irakurri

Abenduaren 3a

Iadanik sarean dira ikusgai aurtengo Oberenako Dantzarien Eguneko argazkiak. Ikusteko klik egizu hemen Las fotos del Día del Dantzari de Oberena ya están en la red. Para verlas clic aquí…

Gehiago irakurri

Euskal Kulturari erasoa

Mungiako Izenaduba basoari eraso egin diote. Sei panpina apurtu eta hainbat kalte eragin dituzte espraiekin. Mezu bat ere utzi dute erasotzaileek:  « Ez  egin  iruzur  haurrei ».  Guk,  Javier  Tubiak  (Oberena dantza taldeko ordezkaria) eta Iker Tubiak (Oberena dantza taldeko begiralea) erasoa gaitzetsi nahi dugu eta baso mitologikoan lanean dihardutenei gure babesik beroena agertu. Euskal kulturaren aurkako…

Gehiago irakurri