Mungiara Txangoa

Akitu dira oporrak eta hauek pasatuta ttikienendako txangoaren tenorea heldu da. Kanpaldian euskal mitologia ezagutu genuen eta orain Mungiako parke mitologikoa bisitatzea tokatzen zaigu. Apirilaren 25a da txangoa egiteko hautatu dugun eguna eta egun osokoa izanen da. Txangoaren inguruko informazio guzia http://kanpaldia.blogspot.com gunean izanen duzue eskuragai. Tras las vacaciones tenemos la ocasión de disfrutar de…

Gehiago irakurri

Arrosadiako Inauteriak

Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta…

Gehiago irakurri

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak…

Gehiago irakurri

Maskaradak 09

Iragan da 2008. urtea eta hemen dugu 2009a. Urtero bezala, aurten ere Maskaradek emanen diote hasiera. Urtarrilaren hamaikan hasi eta apirilaren hamabira arte, herriz-herri ibiliko dira Barkoxeko gazteak Zuberoko kantu eta dantzak plazaratzen. Urtarrilaren 11an, Barkoxe Urtarrilaren 18an, Eskiula Urtarrilaren 25an, Ezpeize Barantailaren 1.an, Urdiñarbe Barantailaren 8an, Atharratze Barantailaren 15an, Muskildi Martxoaren 1.an, Altzürükü Martxoaren…

Gehiago irakurri

Horra, horra gure Olentzero!

Eguberrietako oporrak hasi dira eta urtero bezala, Oberena dantza taldeak Azpilagaña eta Iruñeko Olentzero kalejiretan parte hartu zuen abenduaren 23an eta 24ean hurrenez-hurren. 24an gainera, azken urteotan tradizio bilakatu den « Mesias Sarritan » dantzatu zuten taldeko zazpi mutilek Oberena Kirol Elkartean. Aurten gainera, nobedadeak izan dira: arratsaldeko zortzietan dantzatu beharrean, 17:30ean dantzatu zen eta bertaratutakoek txokolate…

Gehiago irakurri