Dantzari Ttikien Jaia handitzen

Maiatzaren 5ean izanen da Dantzari Ttikien Jaiaren seigarren edizioa. Araba eta Nafarroako bost taldek parte hartuko dute || La sexta edición de Dantzari Ttikien Jaia se celebrará el 5 de mayo. Participarán cinco grupos de Araba y Navarra

2019-04-30 10:48

Bi urteren buruan, hemen da berriz ere Dantzari Ttikien Jaia; Oberena dantza taldeak bi urterik behin antolatzen duen dantzari ttikien topaketa. Seigarren aldia izanen du, eta igande honetan iraganen da. Aurreko edizioetan baino jarduera gehiago eginen dira karrikan, eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.

Bost taldek parte hartuko dute seigarren edizioan: Duguna, Amaiur Ikastola (Iruñea), Larratz (Burlata) eta Urnia (Larraga) dantza talde ttikiak ariko dira Oberenarekin batera.

Egun osoko besta izanen da Dantzari Ttikien Jaia. Ekitaldi gehienak karrikan eginen dira, Azpilagaña eta Arrosadia auzoetan. 10:30ean hamaiketakoa banatuko zaie dantzari ttikiei, eta ordu baten buruan kalejiran abiatuko dira. Dantzariak bi taldetan banatuko dira: batzuk Arrosadiko kaleetan ibiliko dira, eta besteak Azpilagañan. Kalejiretan geldialdi bana eginen dute taldeek, haien dantzak erakusteko.

Ekitaldi nagusia 13:00etan izanen da, Alfredo Floristan plazan. Ordurako dantzari ttiki guziak batuko dira plazan, eta elkarrekin ariko dira dantzan. Bazkaria eta jolasak izanen dituzte arratsaldean, baina Oberena elkartearen barnean. Eguna bukatzeko, dantzaldia eskainiko du Oberena fanfarreak Alfredo Floristan plazan, dantzatzeko gogoz dagoen guziendako gozagarri.

Handitzen

Aurtengo bestaren leloa Handitzen, handitzen izanen da. Lantzen inauterietan jotzen duten baltsaren doinuarekin abesten den haur kantaren hitzak dira, eta hortik heldu da dantzarekin lotura. Mezuarekin, Dantzari Ttikien Jaia handitzen ari dela nabarmendu nahi du Oberenak, geroz eta jarduera gehiago egiten baitira auzoko karriketan.

Lehenbiziko edizioa Oberena barnean iragan zen, eta poliki-poliki jarduera gehienak karrikara ateratzea izan da hasieratik jarritako helburua. 2013an ekitaldi nagusia plazara atera zuen Oberenak, eta aurten, arratsaldeko dantzaldia ere karrikan eginen du, auzokideen gozagarri.

Handitzen ari da besta, eta handitzen ari dira ere taldeko ttikiak. Etengabeko hazkuntza da dantza taldearen ibilbidea. Etengabe hazi, eta etengabe hasi; ziklikoa baita dantza taldeen jarduna. Bestan parte hartuko dutenek aski ongi erakutsiko diete ikusleei handitzen ari direla haiek ere, eta dantzan trebatzen.

📷 Dantzari Ttikien V. Jaia

Dantzari Ttikien VI. Jaia iragartzen duen afixa

Después de dos años, aquí está de nuevo Dantzari Ttikien Jaia, el encuentro de dantzaris txikis que organiza Oberena dantza taldea una vez cada dos años. Será la sexta edición y se celebrará el domingo. Habrá más actividades que otros años en la calle y contará con la subvención del Gobierno de Navarra.

Este año participarán cinco grupos: Duguna, Amaiur Ikastola (Iruñea), Larratz (Burlata) y Urnia (Larraga) serán los grupos invitados que bailarán junto a los txikis de Oberena.

Dantzari Ttikien Jaia cuenta con un programa de todo el día y la mayoría de actos serán en la calle, en los barrios de Arrosadia y Azpilagaña. La jornada arrancará a las 10:30 con el almuerzo y una hora después los grupos saldrán a la calle en kalejira. Se harán dos grandes grupos: unos actuarán por las calles de Arrosadia y los otros por las de Azpilagaña. En las kalejiras habrá una parada para que los grupos txikis muestren su repertorio.

El acto central será a las 13:00 en la plaza Alfredo Floristán. Para entonces los grupos divididos en las dos kalejiras se habrán unido en la plaza, donde bailarán todos juntos. Después habrá comida y juegos para txikis en las instalaciones de Oberena y el día terminará con bailables en la plaza Alfredo Floristán a cargo de la fanfarre Oberena. El acto será abierto a cualquier persona que esté con ganas de bailar.

Handitzen, creciendo

El lema de este año será Handitzen, handitzen (Creciendo). Es la letra de una canción infantil que se canta con la melodía del vals que tocan en los carnavales Lantz. Esa melodía la bailan los txikis también. Con este mensaje Oberena quiere decir que Dantzari Ttikien Jaia está creciendo edición tras edición, este año ampliando los actos que se harán en las calles del barrio.

La primera edición transcurrió completamente en las instalaciones de Oberena, pero desde el inicio el objetivo era claro: poco a poco sacar los actos a la calle. Fue el acto central el primero en pisar el asfalto, en la fiesta de 2013 y este año los bailables de la tarde también serán fuera de Oberena, para que puedan participar todas y todos los vecinos.

La fiesta está creciendo y también están en constante proceso de crecimiento los y las dantzaris txikis del gurpo. El grupo de dantza está constantemente creciendo, pero constantemente empezando de cero. Así es el ciclo en el que los grupos txikis juegan un papel imprescindible. En la fiesta los y las dantzaris txikis demostrarán cómo van creciendo y adquiriendo cada vez más repertorio.

📷 Dantzari Ttikien V. Jaia