Dantzari Ttikien Festa

Dantzatzera goaz!

Oberena dantza taldeak dantzari txikiendako besta bat ospatzekotan da. Iruñeko taldeek ez dute karrikara ateratzeko aukera askorik eta bertako dantzari txikiendako besta bat antolatzeko tenorea zelakoan, Oberenak berau antolatzea erabaki du. Beraz, hilaren 20an (igandea) hiriburuko dantzari txikienek dantzaz gozatzeko aukera izanen dute. Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz! lelopean, goizaldeko 11ak aldera hasiko da besta. Desfiletxo baten ostean Oberena Kirol Elkartean sartuko gara denok goizeko ekitaldiari hasiera emateko. Orotara 6 talde ibiliko dira dantzan ordu betez. Honen ostean bazkaria izanen dute txikiek eta arratsaldean, eguna borobiltzeko, jolasak eta dantzaldia izanen dugu.
Laster izanen duzue berri gehiago irakurtzerik.