Azpilagañan ere, dantzan

Larunbatean Iruñeko Dantzarien Topaketa eginen dute, eta ostiralean gazteen eta ttikien taldeak ariko dira || El sábado se celebrará el encuentro de dantzaris de Iruñea y el viernes bailarán los grupos txikis de Oberena

2019-06-10 12:50

Auzoetan besten egutegiari jarraikiz, asteburu honetan Azpilagañari dagokio jaiak ospatzea. Ostegunean hasi eta igandera arte hamaika jarduera izanen dira auzoan, tartean, dantzari loturikoak. Oberena dantza taldeak ostiralean eta larunbatean dantzatuko du Azpilagañan.

Ostiralean dantzari ttikiek eta Oberena Gaztea ariko dira dantzan. Txupinazoaren ondoren izanen da emanaldia, eta Azpilagañako dantzari helduekin batera ariko dira. Larunbatean, dantza talde nagusiaren txanda izanen da, Iruñeko gainerako taldeekin batera.

Iruñeko dantzariekin batera

Izan ere, aurten Iruñeko Dantzarien Topaketa Azpilagañan eginen da. IRUDAMA Iruñeko Dantzarien Mahaiak antolatutako jarduera da, urterik urte auzo batean egiten dena. Aurten zortzi talde ariko dira dantzan: Duguna, Iruña Taldea, Basakaitz, Muthiko Alaiak, Amaiur, Eluntze, Ortzadar eta Oberena.

11:30ean kalejiran abiatuko dira Azpilagañako auzo gunetik. Ondoren, 12:30ean ekitaldi nagusia eginen dute Manuel Turrillas plazan. Talde bakoitzak zazpi minutu izanen ditu euskal dantzak plazaratzeko. Bukatzeko, herri bazkaria izanen dute, eta arratsean dantzaldia.

Oberenako bi dantzari, Azpilagañako bestetako afixan

Siguiendo el orden de fiestas de los barrios, esta semana le toca a Azpilagaña. El jueves comenzarán las fiestas que durarán hasta el domingo con un programa lleno de actividades, en los que también habrá hueco para la danza. Oberena dantza taldea actuará el viernes y el sábado.

El viernes bailarán los grupos txikis y Oberena Gaztea. Será tras el chupinazo y también bailará el grupo de dantzaris adultos de Azpilagaña. El sábado bailará el grupo principal de Oberena junto a los demás grupos de Iruñea.

Encuentro de dantzaris

Y es que este año Iruñeko Dantzarien Topaketa (encuentro de dantzaris de Iruñea) se celebrará en Azpilagaña. IRUDAMA Iruñeko Dantzarien Mahaia es quien organiza todos los años este evento que va rotando de barrio en barrio. Este año participarán ocho grupos: Duguna, Iruña Taldea, Basakaitz, Muthiko Alaiak, Amaiur, Eluntze, Ortzadar eta Oberena.

A las 11:30 saldrá una kalejira desde el centro comunitario de Azpilagaña. Después, a las 12:30, será el acto central en la plaza Manuel Turrillas. Cada grupo tendrá siete minutos para ofrecer sus danzas. Para finalizar, habrá una comida popular y bailables por la tarde.