Arrosadiako Inauteriak

Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta aurten Goizuetakoak aterako ditugu auzokide guzien atseginerako.

Eguna puska biltzearekin hasiko da goizeko 10:00etan eta lortutakoarekin bazkaria antolatuko dute 13:00etan. Arratsalde partean bertaratzen den haur orok merendolaz gozatzeko aukera izanen du. Dudarik gabe, eguneko ekitaldirik garrantzitsuena 18:30etan eginen da, kalejira alegia, zeinetan joaldunek, dantzariek eta abarrek parte hartuko baitute. Eguna amaitzeko, afaria prestatuko dute San Fermin peñan.

Ihauterien inguruko informazio gehiago dantzan.com-en

¡Es tiempo de carnaval! El jueves gordo caerá el 19 de febrero y será el 24 martes de carnaval. Aun así, los de Arrosadia se celebrarán el día 7 y en ellos participará el grupo de dantza Oberena. El año pasado nos encargamos de sacar el carnaval de Lantz a la calle y este año haremos lo mismo con el de Goizueta.

El día comenzará con la puska biltza y con lo recaudado se preparará una comida a las 13:00. A la tarde, todas las niñas y niños podrán disfrutar de la merendola, para coger fuerzas antes de la kalejira. En esta última participarán nuestro grupo y los joaldunak entre otros. Para finalizar el día se organizará una cena en la peña San Fermin.
Más info sobre carnavales en dantzan.com