2.000 bisita baino gehiago jaso ditu Oberena dantza taldearen webguneak

2018. urtean 2.168 bisita jaso ditu. Sare sozialetan gora egiten jarraitu du taldeak || En el año 2018 ha recibido 2.168 visitas. En las redes sociales sigue atrayendo seguidores

2018-12-31 17:04

Aurten 2.168 aldiz bisitatu dute Oberena dantza taldearen webgunea. Horietarik, 2.128 erabiltzaile berri izan dira, Google Analytics tresnaren arabera. Iazko datuak baino baxuagoak dira aurtengoak: 2017an 2.948 bisita jaso zituen webguneak. Webgunean sartzen direnek 01:28 minutu ematen dute, bataz beste, edukiak irakurtzen. Horrek argi uzten du webgunean sartzen direnek arretaz irakurtzen dituztela edukiak, oro har.

Bisitari gehienek nabigatzailea gazteleraz dute (%49,41), beraz, webgunea gazteleraz aterako zaie lehenbiziko kolpean. Ingelesa (%26,57) eta frantsesa (%15,55) dira hurrengo hizkuntzak, eta bisitarien %1,55ak baizik ez du nabigatzailea euskaraz. Bisita gehienak Iruñetik egin dira (%23,56), eta atzetik ditu Paris (%15,74), Madril (%5,22) eta Bartzelona (%5). Top hamarrean beherago ageri dira Bilbo (%3,36), Donostia (%3,01) eta Gasteiz (%2,03).

Sare sozialei dagokionez, gora egin du jarraitzaile kopuruak. Facebooken dagoeneko 581 lagunek jarraitzen dute orria, eta aurten irekitako Instagram kontuan 203 jarraitzaile daude.

Oberena dantza taldearen webgunea