Abenduaren 3a/ de diciembre

ABENDUAREN 3aOBERENAKO DANTZARIEN EGUNA Urtero bezala, aurten ere Oberenako dantzarion eguna ospatuko dugu Nafarroko egunean. 1941ean hasi eta gaurdaino jarraitzen duen tradizioari eutsi nahiean antolatuko dugu egun berezi hau, zeina dantzari izandakoen eta gaur bere horretan dihardutenen festa izanen baita. Aipatu festa ez da arras konplexua izanen: dantzatuko dugu, denak elkartu eta aurreko garaiak gogoan…

Gehiago irakurri

Iraileko kronika

IRAILA Irailaren hasieran dantza saiorik ez genuen izan baina izan genituen ezkontzetako arkuak (dantzariok gutxien maite duguna). Fanfarrekoek egin zuten lan baina bakarka. Artikako jaietan dianak jotzen ibili ziren txistulariak larunbat goizean eta igandean fanfarre osoa aritu zen goizez kalejiran eta bazkalondoa alaitzen gero. Hilaren 9tik 11ra Katalunia aldera joan ginen bertako Xicots de Vilafrancak…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak III

ABUZTUALehenengo asteburua baino ez genuen erdi-libre eta txikiekin Barriara joateko probestu genuen. Hala ere Iruñean geratu zirenek izan zuten zer ospatu, Irantzuren ezkontza izan baitzen aste hartan (ikusten duzuenez aurten dantzari ohi asko ari dira ezkontzen). Bueltan ensaioei gogor ekin genien, ordu eta erdiko emanaldi berezi bat prestatu behar baikenuen. Najera aldera joan ginen 11an…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak II

UZTAILA Hilaren lehenengoan peñen egunean aritu ginen fanfarrearekin batera. Badirudi Iruñean Uztaila ez dela hasten San Fermin bezpera arte. Guk ere hala uste genuen baina uztailaren 4an Donibane auzoko merkatari elkarteak emanaldi bat egiteko eskatu zigun. Hurrena bai, Uztailaren 6a izan zen. Iruñeko dantzariondako urteko momentu garrantzitsuenetarikoa (edo garrantzitsuena?). Gutariko askorentzat San Ferminak foru enparantzako…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak I

EKAINA Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen. Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale…

Gehiago irakurri