Dantzari Txikien Topaketa

Dantzari Txikien II. Topaketa ospatuko da igande hontan, hilaren 20an, Zizur Nagusian. Aurten 13 talde eta 600 dantzari txiki inguru bilduko dira karrikak euskal musika eta dantzez alaitzeko asmoz. 11:00etan hasiko da jaialdia, bi kalejirarekin, eta 13:00etan ekinen diote ekitaldi nagusiari Elordi enparantzan (Euria eginen balu pilotaleku handian). Oberena dantza taldeak opor aitzineko besta hontan…

Gehiago irakurri

Nafarroako Dantzari Txiki Eguna 09

Hemen da aspaldiko partez Nafarroako Dantzari Txiki Eguna! Sakana dantzan jarriko duen bestak Nafarroa Garaiko 23 talde eta 1000 dantzaritik goiti batuko ditu heldu den igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, bazkari eta guzi. Goizeko 11:00etan Sakanako herri ezberdinetan dantzatuko dute ttikiek (Oberenak Izurdiagan eskainiko du emanaldia). Eguerdira arte ez da izanen ekitaldi nagusia, 13:00etan…

Gehiago irakurri

Dantzari Txikien Topaketa ’08

Bihar, abenduaren 20a, ospatuko da dantzari txikien topaketa Iruñeko karriketan barna. Dantzari ttikienek duten emanaldi kopuru urria ikusirik, karrikara ateratzeko jaialdi hau prestatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Dantzari txiki egunetan ez bezala, biharkoa goizez besterik ez da izanen. Sarasate Pasealekutik aterako dira dantza taldeak eta bi ibilbide ezberdin izanen dira. Lehenengoak Burgoen enparantzan izanen du…

Gehiago irakurri