(Euskera) Oberenak ere elkartasunari koxk!

Zaporeak elkarteak antolatutako elkartasun pintxo-potean dantzan ariko dira Oberenako kideak igandean, Iruñeko San Frantzisko plazan || Dantzaris de Oberena actuarán en el pincho-pote solidario organizado por la asociación Zaporeak en la plaza San Francisco de Iruñea

2019-05-08 16:44

Egin koxk elkartasunari! Horixe da Zaporeak elkarteak zabaldu nahi duen mezua. Koxk! besta antolatu du bigarrenez Iruñeko San Frantzisko plazan. Igande honetan izanen da, 11:00etatik aurrera, eta elkartasun pintxo-potea eskainiko diete bertaratzen direnei. Izan ere, Iruñeko 50 tabernek emandako pintxoak salduko dituzte, irabaziak Grezian eta Mozanbiken dituzten proiektuetara bideratzeko. Jatekoa ez ezik, dantzak ere izanen dira goizean. Oberena dantza taldeak emanaldia eskainiko du 11:00ak pasata, hasiera ekitaldiaren ondoren.

Oberenakoak, iazko Koxk! bestan dantzan

Egin koxk elkartasunari! (Muerde la solidaridad). Es el mensaje que quiere difundir la asociación Zaporeak, que organniza por segunda vez en la plaza San Francisco de Iruñea la fiesta Koxk!. Será el domingo a partir de las 11:00 y ofrecerán un pintxo-pote solidario. Venderán los pintxos que han donado 50 bares de la ciudad y lo recaudado servirá para sacar adelante los proyectos que tienen en Grecia y Mozanbique. A parte de comer y beber, también habrá oportunidad de disfrutar de nuestras danzas. Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación a partir de las 11:00, tras el acto de inauguración.