Igandean plazara aterako da Dantzari Ttikien Jaia

Dantza, jalgi hadi plazara izanen da aurtengo lema, eta Gure Txokoa (Bera), Korosti (Legazpi), La Unica,  eta Muthiko Alaiak (Iruñea) dantzari txikien taldeek ere parte hartuko dute.
Dantza, jalgi hadi plazara será el lema de este año y participarán los grupos Gure Txokoa (Bera), Korosti (Legazpi), La Única y Muthiko Alaiak (Iruñea).
Dantzari Ttikien Jaiaren hirugarren
edizioa ospatuko du Oberena dantza taldeak apirilaren 14ean. Lau
talde gonbidatu ditu besta eguna elkarrekin gozatzeko: Legazpiko
Korosti dantza taldea, Berako Gure Txokoa dantza taldea, eta Iruñeko
Muthiko Alaiak eta La Unica dantza taldeak. Oberenako txikiekin
batera, 150 dantzaritik goiti bilduko dira Arrosadian. Aurten
hautatutako lema Dantza, jalgi hadi plazara! izanen
da, eta berrikuntzetako bati egiten dio erreferentzia. Ekitaldi
nagusia ez da Oberena Kirol Elkartean izanen, kalean baizik, plazan.
Oberena parean dagoen Galle enparantza aukeratu dugu horretarako.
Egitaraua:
10:30ean dantza
taldeei harrera eginen diegu Oberena Kirol Elkartean.
Hamaiketakoarekin indarrak bildu ondotik, kalejiran abiatuko dira. Bi
ibilbide eginen dituzte, batzuk Arrosadiako karriketan ibiliko dira,
eta besteak Azpilagañan. Bidean dantzatzeko geldialdiak eginen
dituzte, eta bi ibilbideak Galle enparantzan bukatuko dira. 13:00etan
ekitaldi nagusia eginen dute talde guziek batera. Euskal Herriko
hamabost dantza eskainiko dituzte dantzari txikiek.
14:30ean
bazkaria izanen dute dantzariek. Orduan bai, Oberenara sartuko dira,
bertako kiroldegian eginen baitute otordua. Eguna bukatzeko
dantzaldia izanen da kiroldegian bertan. Oberenako hainbat musikarik
prestatutako errepertorioak dantzan jarriko ditu besta egunean parte
hartzera joan diren dantzari guziak.
Lema:
Arestian
aipatu bezala, aurten berrikuntza bat izanen dugu: ekitaldi nagusia
ez da Oberena Kirol Elkartean eginen, Galle plazan baizik.
Lehenbiziko urtean buruan genuen besta hau karrikara atera beharra
zegoela. Handituz joan beharko lukeen besta izaki, karrikara
ateratzea ezinbestekoa da. Hori kontuan izanik, aurtengo lemak
berrikuntzari keinu bat eginen dio: Dantza, jalgi hadi
plazara!
. Bernart Etxeparek
1545ean idatzitako olerki ezagun batek dio “euskara, jalgi hadi
plazara”, eta bere hitzek inspiratu dute lema. Orduan euskarazko
lehenbiziko argitalpenari egin zion erreferentzia Etxeparek, eta guk,
gurera ekarrita, ekitaldi nagusia plazara aterako den lehenbiziko
Dantzari Ttikien Jaia dugu aurtengoa.
Zer da Dantzari Ttikien
Jaia?
2008. urtean hasi genuen proiektua da.
Dantzari ttikien emanaldi kopuru urriak kezkaturik, zerbait egin
beharra zegoela iduritu zitzaigun. Emanaldiak behar ziren, eta
ttikiek goza zezaten, besta egun bat prestatzea pentsatu genuen.
Honela abiatu zen Dantzari Ttikien Jaia. Pausoz pauso, urratsez
urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!
lelopean, bost talde
bildu ziren Oberena Kirol Elkartean. Arrosadia auzoan barna
kalejiratxoa egin ondotik, elkarteko instalazioetan ekitaldi nagusia
antolatu zuen Oberena dantza taldeak. Gero bazkariaz gozatu zuten
haurrek eta, hondarrekoz, fanfarrearen doinuekin dantzan ibili ziren,
baina publikorik gabe orduan.
Besta hau bi urterik
behin ospatzea erabaki zuen Oberenak hasieratik, beraz, 2010. urtean
Dantzari Ttikien II. Jaia antolatu zuen. Bigarren edizio horretan
Gerorantza, gero ere dantza
lemapean lau talde bildu ziren: Salleko (Sestao), Elordi (Zizur
Nagusia), Sanfermin Ikastola (Zizur Txikia) eta Oberena (Iruñea).
Urte hartan lehenbiziko edizioko egitaraua jarraitu zen, eta
berrikuntza bakarra arratsaldean antolatutako jolasak izan ziren.
2012. urtean hainbat arazo izan ziren, beraz, Dantzari Ttikien Jaia
erdipurdi ateratzea bainoago, urtebete atzeratzea hobetsi zuten
Oberena dantza taldeko kideek.
Kalejirako ibilbidea:
Kalejirak Oberenatik abiatuko
dira, bata Eraikin Azkarretara eta bestea Pedro de Aranaz kalearen
pareko parkera joanen dira. Bertan dantzatu ondoren denak Gallera
abiatuko dira ekitaldi nagusia egiteko. 15 dantza eskainiko dira han.


Ikusi Dantzari Tikien III. Jaia mapa handiago batean

Txikiak dantzan 2010ean ospatutako Dantzari Ttikien II. Jaian

Oberena dantza taldea celebrará la
tercera edición de Dantzari Ttikien Jaia. Ha invitado a cuatro
grupos para disfrutar del día junto a ellos: Korosti dantza taldea
de Legazpi, Gure Txokoa de Bera, y Muthiko Alaiak y La Única de
Pamplona. Junto a los txikis de Oberena el acto reunirá a más de
150 dantzaris en el barrio de Arrosadia. El lema de este año será
Dantza, jalgi hadi plazara! (Dantza,
sal a la calle) y hace
referencia a una novedad de la fiesta: el acto central no será
dentro del Club Deportivo Oberena, sino en la vía pública. Para
ello han optado por la plaza Galle que está en frente del Club.
Programa:
A las 10:30
se les dará la bienvenida a los grupos en Oberena. Tras coger
fuerzas con el almuerzo saldrán en kalejira por las calles de
Arrosadia y Azpilagaña. Habrá dos recorridos, uno por cada barrio,
y los dos terminarán en la plaza Galle. Durante el camino harán
alguna parada para bailar y a las 13:00 arrancará el acto central
donde todos los txikis bailarán juntos.
A las 14:30
será la comida popular dentro de Oberena y para terminar el día los
txikis podrán disfrutar de bailables, pero esta vez sin público. La
música correrá a cargo de diferentes músicos de Oberena.
Lema:
Como
hemos dicho antes, este año habrá una novedad: el acto central no
se celebrará en Oberena, sino en la plaza Galle. Cuando celebramos
la primera edición de esta fiesta teníamos en la cabeza sacarla a
la calle, ya que debía ser una fiesta que creciera conforme pasaba
el tiempo. Por eso el lema de este año hace referencia a todo ello:
Dantza, jalgi hadi plazara!.
Bernart Etxepare en 1545 escribió “euskara, jalgi hadi plazara”,
y ahora recordamos sus palabras. Entonces hablaba del euskera que se
imprimía por primera vez; nosotros lo hemos amoldado a nuestra
situación, puesto que será la primera Dantzari Ttikien Jaia que se
celebra en la calle.

¿Qué es Dantzari Ttikien Jaia?

Es un proyecto que comenzó el año 2008.
Preocupados por la escasez de actuaciones para dantzaris txikis se
nos ocurrió celebrar un día para ellos. Así comenzó la andadura
de Dantzari Ttikien Jaia. Bajo el lema Pausoz pauso, urratsez
urrats, pika eta ebats, dantzatzera goaz!
(Paso a paso, pika y
ebats, ¡vamos a bailar!) se reunieron cinco grupos en el Club
Deportivo Oberena. Tras una kalejira por el barrio de Arrosadia, se
dio paso al acto central dentro de las instalaciones del Club. Una
comida popular y los bailables a cargo de la fanfarre pusieron punto
y final a la fiesta.

Desde el principio se decidió
celebrarla cada dos años, por eso Dantzari Ttikien II. Jaia se
celebró en 2010. En aquella segunda edición el lema fue Gerorantza,
gero ere dantza
(Hacia el futuro
para que luego haya dantza) y se juntaron cuatro grupos: Salleko
(Sestao), Elordi (Zizur Mayor), Sanfermin Ikastola (Cizur Menor) y
Oberena (Pamplona). Aquel año se siguió el guión del anterior con
una sola novedad: se organizaron juegos para después de la comida.
El año 2012. hubo algunas dificultades para celebrar la tercera
edición de Dantzari Ttikien Jaia y por ello se decidió posponerlo
un año.

Recorrido de la kalejira:
Una kalejira se dirigirá a los
Edificios Inteligentes y la otra a la plaza junto a la calle Pedro de
Aranaz. Tras bailar allí todos se reunirán en la plaza Galle para
dar comienzo al acto central donde se ofrecerán 15 danzas.


Ikusi Dantzari Tikien III. Jaia mapa handiago batean