Bidador zendu da

Dantzari, ikertzaile, idazle eta filologo iruindarra gaur hil da 39 urte zituelarik. Joan den asteburuan izan genuen Joxemiel Bidadorren buruko isuriaren berri eta larri egon da ospitalean gaur arte. Familiak har beza besarkada bero bat Oberena dantza taldearen eskutik. Dantzan.comek  sakonki azaldu du Duguna taldeko dantzari ohi honek euskal kulturari eskeini dion lan mardula. Biziki…

Gehiago irakurri

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak…

Gehiago irakurri